DENDAZ
Bilduma: AILANTO
AILANTO-a zuhaitz apaingarri bat da, "zeruko zuhaitza" izenez ezagutua, eta Iñaki eta Aitor Muñoz anaia bilbotarrek sortutako marka ere bada, bere estanpatu eta diseinu paregabeengatik, eta artisau-tekniken eta material nobleen erabileragatik aintzatetsia.
AILANTOren unibertsoa ezaguna da koloreen konbinazioengatik, forma geometrikoengatik, paisaia botanikoengatik, abangoardiako mugimendu artistikoen erreferentziengatik eta estanpatu esklusiboengatik.
AZ eta AILANTOren arteko lankidetzaren ardatza da Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan inspiratutako estanpatu esklusibo bat sortzea, ikuspegi paisajistatik. Sortze-prozesua estanpatuen diseinuarekin hasten da, eta hainbat teknika piktorikoren bidez garatzen dute: collagea, tenpera, akuarela eta olioa. Horietan oinarrituta, bildumako piezak osatuko dira, eta, modelatzeko teknikei esker, estanpatuek beren bolumenak marraztuko dituzte.
Partekatu: