AIMAR ARRIOLA

AIMAR ARRIOLA (Markina-Xemein, 1976) komisarioa, editorea eta ikertzailea da.

Doktorea da Londresko Goldsmiths Unibertsitateko Kultura Bisualen Sailetik. Erakusketa eta programa publikoak antolatu ditu, besteak beste, toki hauetan: MACBA; The Showroom, Londres; Centro Centro, Madril; Bilboko Arte Ederren Museoa; eta Tabakalera, Donostia. Gaur egun, Eremuak programako Batzorde Teknikoko kidea eta AZ Kideak programako ikertzaile AZ kidea da.

2020tik aurrera eta bi urtez, Aimar Arriola Forma-desira bat proiektua garatzen ari da, queer ikuspegiaren eta artearen arteko harremanaren inguruko ikerketa, Zentroaren programazioaren barruan sartuta, kultura bisualaren esparruko gorputz eta artxiboko gaien inguruan egin duen lanik berriena arteari eta plastikari buruzko gai zehatzagoekin lotuz.

Saiakera moduan, auzi horiek ikerketa-proiektuaren abiapuntua dira. Proiektuaren metodologia nagusia kuratore-praktika da, eta abiaburutzat hartzen du elkarrizketa eta lankidetza izatea, epe luzerako lankide dituen artisten kopuru mugatu batekin.

Partekatu:

FORMA-DESIRA

Aimar Arriola komisarioak Forma-desira bat proiektuarekin jarraitzen du, Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa. Proiektua 2020ko udazkenean hasi zen, zentroko programazioaren barruan queer-kuir ikuspegien eta artearen presentzia areagotuko zuen lan-ildo propioa garatzeko gonbidapenari erantzunez.

Informazio gehiago

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK