Azkuna Zentroa: Artista - Ana Vaz

ANA VAZ

ARTISTA ETA ZINEMAGILEA

Ana Vaz artista eta zinemagilea da. Bere film, instalazio eta testu performatiboek ingurune, lurralde eta historia hibridoen arteko harreman konplexuak aztertzen dituzte, eta gure pertzepzioaren mugak zabaltzen dituzte.

(Brasil, 1986) Bere lanak nazioarteko zinema-jaialdietan eta erakundeetan proiektatu dira, hala nola Tate Modern, Palais de Tokyo, Jeu de Paume, LUX Moving Images, New York Film Festival - Projections, TIFF Wavelengths, BFI, Cinéma du Réel, Tabakalera, Courtisane, Fondación Tapiès eta Whitechapel Gallery. Vazen ikus-entzunezko lanak found footagea eta material propioa biltzen ditu mitoen, geografiaren, politikaren eta historiaren arteko hibridazioak esploratzeko eta horiei buruz espekulatzeko.

École des Arts Polítiqueseko (SPEAP) kide batzuekin batera, Coyote kolektiboaren kide sortzaileetako bat da Vaz; artearekin, ekologiarekin, etnologiarekin eta zientzia politikoekin konprometitutako talde bat da hori. 2015ean Lincoln Centerreko Film Societyren Kazuko Trust Award saria jaso zuen, bikaintasun artistikoa eta mugimenduan dauden irudiekin esperimentatzea saritzeko.

Partekatu:

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK