Azkuna Zentroa - Artista -Dominique Koch

DOMINIQUE KOCH

ARTISTA BISUALA

DOMINIQUE KOCH (1983) artea ikasi zuen Leipzigeko Arte Ederren Akademian. Gaur egun Basilean eta Parisen bizi eta lan egiten du. Haren obra, gehienbat, zati eta geruza desberdinez osatutako instalazio murgiltzaile gisa diseinatuta dago. Arteak irudimenezko espazioak irekitzeko duen ahalmenak pizten du haren interesa batez ere, gure munduari buruzko ikuspegi berriak formulatuz.

Haren obran, hainbat ikerketa-eremu korapilatzen ditu, ezagutza-sare konplexuak osatzeko. Ezagutza berrietatik abiaturik ezarritako pentsamoldeak kritikoki berraztertzeko beharrak bultzatuta, azken lanetan, galderak egiten ditu gizakiaren eta naturaren arteko harremanari buruz eta kosmos holistiko baten ideiari buruz, egungo krisi ekologiko eta sozialak aintzat hartuta.

Azkenaldian, erakusketa kolektibo hauetan hartu du parte, besteak beste: "Protozone: Contamination / Resilience", Shedhalle Zurich (2020); "We Hybrids!", Istituto Svizzero di Roma (2020); "Hypertopia", STATE Studio Berlin (2020); Lagosko Bigarren Bienala (2019); "Mycelium as Lingua Franca", A Tale of a Tub Rotterdam (2019), eta "Trees of Life", Frankfurter Kunstverein (2019).

ERLAZIONATUTAKO AKTIBITATEA