Bilbo, 1968. Jaso dituen sarien artean daude, besteak beste, honako hauek: "New-Note" nazioarteko Lehiaketa (Radio-TV Kroazia Orkestra Sinfonikoa, 2018), "RED-NOTE Composition Competition-Illinois State University Symphony Orchestra" Bigarren Saria, "Lutoslawski Award" Ohorezko Aipamena (Varsovia, 2017), Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkartea A.E.O.S.-BBVA Fundazioa Konposizio Sariaren X. edizioko irabazlea, finalista "International Prokofiev Composition Competition"-en (San Petersburgo, 2008) eta "Musika Konposizioko Sofia Erregina 2008” Sarian, eta abar. Espainia ordezkatu zuen 2009ko Suediako World Music Days I.S.C.M. lehiaketan. Lars Von Trier zuzendari daniarraren Gesamt 2012 proiektuko film labur baterako soinu banda konposatu du.
Haren lanak interpretatu dituzten orkestren artean daude Suediako Swedish Radio Sympla Orchestra, Frantziako Orchestre National de Lorraine, Errusiako St. Petersburg Sympla Orchestra, Espainiako Orkestra Nazionala, RTVEko Orkestra Sinfonikoa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa (OBC).
Partekatu:
Proiektua ganbera-musikako obra bat konposatzea izan da, lengoaia garaikidea erabilita soinu-espazializazioa esploratzeko asmoz, baina abiapuntutzat hartuta Erromari lotutako XVI. eta XVII. mendeetako musika koral anitzeko konpositoreen lana, hala nola Orazio Benevoli (1605-1672) eta Giuseppe Ottavio Pitoni (1657-1743). Biek ala biek garatu zuten musika polikoralaren teknika, soinu efektu berriak eragiteko musika-iturri zituzten koruak eta instrumentuak deslokalizatuz, kapera maisu bezala lan egin zuten Erromako Elizen ezaugarri arkitektonikoak baliatuz. Horixe egin zuen Benevolik Erromako S. Luigi dei Francesi eta Sta.Maria Maggiore elizetan. Pitonik beste hainbeste egin zuen hiriburuko S. Marco Evangelista al Campidoglio basilikan.
1.- Ikerketa lana egin zen Erromako S. Luigi dei Francesi eta Sta.Maria Maggiore elizetan, S. Marco Evangelista al Campidoglio basilikan eta San Pietro in Montorio elizan, horietako ezaugarri akustikoak ezagutzeko.
2.- O. Pitonik eta O. Benevolik konposatutako lan polikoralak aztertzeko, beharrezkoa izan zen haien partitura batzuk kontsultatzea, Erromako Santa Zezilia Akademiako liburutegian.
3.- Ikerketa-lanaren emaitzetatik abiatuta, ganbera-musikako obra bat konposatu zen, musika polikoralaren teknika erabilita, musika-iturri ziren instrumentuak deslokalizatuz, soinu inguratzaileko soinu-efektuak eragiteko, “coro spezzato” izeneko teknikak erabiltzen zituzten Barrokoko aipatutako lan polikoralen adibideari jarraituz.
Konposatutako lanaren ezaugarriak:
- Taldea: flauta, klarinetea, biolina, biolontxeloa eta pianoa.
- Iraupena:15 min.
- Soinu-efektuak elektronikarik gabe birsortzea (oihartzuna, erreberberazioa).
- Espazioaren antolamendua: 5 instrumentuak bata bestetik urrun daude gune barruan, pianoa erdian kokatuta, eta beste lau instrumentuak gunearen lau izkinetan, pasarte antifonalak eta soinu-espazializazioko pasarteak garatuz.
4.- RAEReko egonaldian kontzertuan interpretatua izan zedin konposatu dudan estreinaldiko partituraz gain, soinu-espazializazioko teknika horiek berberak erabili zituzten Barroko italiarreko aipatu ditudan konposatzaileen lan batzuen ganbera-talderako bertsio moldatu bat ere egin dut, hain zuzen ere, Giuseppe Pitoniren Cantate Domino eta Vias tuas Domine eta Andrea Gabrieliren Hodie completi sunt obren bertsioa dena.
RAEReko bekadun egonaldiak Villa Massimo eta Villa Medici bezalako beste akademia batzuetan bizi diren beste konpositore batzuk ezagutzeko aukera eman dit, eta haien lanen erakusketetan (Open Studios) konposizioen garapena ezagutu ahal izan genuen.
Horrez gain, akademietan programatutako kontzertuez gozatu nuen, musika klasikoarekin eta garaikidearekin hasi eta Austriako Institutu Historikoko jazzera arteko estiloez; orobat, aukera izan nuen Parco de la Música bezalako auditorioen denboraldietako musika-programaziora joateko.
Aurreko guztia alde batera utzita, RAERen egin dudan bi hilabeteko egonaldiak Erromako museo ugari lasai ezagutzeko aukera eman dit (Galleria Borghese, Palazzo Doria Pamphilj, Palazzo Barberini, Kapitolioko Museoak, Vatikanoko Museoak, Castel Sant'Angelo, Museo Nazionale Romano, Palazzo Massimo Alle Terme, etab.). Horietan erakutsitako lanen bat aurkitu izana, beharbada, sorkuntza eta proiektu berrietarako abiapuntu izan daiteke.