Fotografia: Victoria Pereda
ZINEMA ZUZENDARIA
Eduardo Williams zinema zuzendaria da.
(Argentina, 1987) Buenos Airesko Zinemaren Unibertsitatean ikasi zuen, Frantziako Le Fresnoy - Studio National des Arts Contemporainsen parte izan aurretik. Bere lehen film laburrak Argentinan filmatu zituen, eta bere azken lanak –hainbat herrialdetan filmatu ditu– mugimenduaren ziurgabetasuna eta testuinguru desberdinetan egindako bat-bateko konexioak bere lanaren erdigunean jartzen ditu.
Pariseko Cinémathèque Française eta Txileko Valdiviako Nazioarteko Jaialdiak, besteak beste, bere film laburren atzerabegirakoak eskaini dituzte. Locarnoko Jaialdian eta beste jaialdi ospetsu batzuetan sariak lortu ditu, edota New Yorkeko Lincoln Centerrek ematen duen Emerging Artists saria.
Partekatu: