Azkuna Zentroa - Artista -Ernesto Casero

ERNESTO CASERO

ARTISTA

ERNESTO CASERO (1977) Arte Ederretan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikotik. Haren azken urteetako lanak egiantzekotasun eta egiaren ideiekin, biologiaren historiarekin eta artearen eta zientziaren bidez natura irudikatzearekin lotutako alderdiak izan ditu ardatz.

Haren azken obra paper gaineko marrazkiak dira batez ere, non irudi zientifikoaren kode adierazgarriak imitatzen dituen, eta plastilinazko eskultura txikiak ere bai. Hala ere, beste bitarteko batzuk ere erabiltzen ditu, hala nola bideoa, argazkia eta instalazioa. Irudi artistikoaren eta zientifikoaren arteko elkarguneak eta tirabirak, eta, orobat, adierazpideen iragazkortasuna estrategia gisa erabiltzen ditu, zientziaren historiaren arbitrariotasunari buruzko diskurtso estetiko bat egituratzeko.

Mexiko, Frantzia eta Espainiako galerietan egin ditu erakusketak; eta nazioarteko hainbat azokatan parte hartu du, Londresen, Parisen, Madrilen eta Lisboan. "Zientzia Frikzioa" erakusketan parte hartzen du, The Posthuman Protest, 2018-2019 laneko marrazkiekin.

ERLAZIONATUTAKO AKTIBITATEA