Artista eta Arte Ederretan doktorea UPV/EHUn. 1990eko hamarkadaren hasieratik jarduera artistiko, kritiko, editorial eta kuratorial ugari egin ditu arte garaikidearen eta feminismoaren arteko bidegurutzean.
Azken proiektuetan, hausnarketa egiten du berariaz emakumeek espazio publikoarekin duten harremanaren zailtasun historikoaz, baita etxe-esparruan giltzapetzeaz ere, nola landa-aldeetan, hala hiri-inguruneetan.
Ekoizpenerako beka eta laguntza ugari jaso ditu, besteak beste, Casa Velázquez-Miro Mallorca Fundazioaren Egoitzako beka, Juncal Ballestín/Artium Museoa Ikerketarako Nazioarteko Beka, Las Cigarreras Alicante Egoitza, Arte y Derecho Fundazioa, Bilbaoarte Fundazioa, Erromako Espainiako Akademiaren Beka (2019 eta 2016).
Bere lana banaka erakutsi da Thyssen-Bornemisza Museoan (2024, Madril), Lázaro Galdeano Museoan (2024, Madril), BienalSur-Centro de Arte Muntref (2023, Buenos Aires), BBVA Fundazioan (2019, Madril), MUSAC Museoan (2017, Leon), Albumarte galerian (2021, Erroma), eta erakusketa kolektiboetan Casa Velázquez (2024, Madril), Centro Centro (2020, Madril), Matadero (2018, Madril), La Panera (2019, Lleida), Azkuna Zentroa (Roma Akademia, Bilbo, 2021), Espainiako Akademia Erroman (Erroma, 2017 eta 2019), eta bideo-erakustaldietan Europako eta Latinoamerikako jaialdi eta erakusketa-zentro askotan.
Bestalde, jarduera kuratorialak ere egin ditu, eta horien artean bereziki nabarmentzen dira nazioarteko erakusketa bideografikoak, hala nola AECIDerako egindako “Reactivando Videografías” (2020-2022) www.reactivandovideografias.com) eta “Archivos, registros necesarios” erakusketa kolektiboa (Bizkaia Aretoa 2020, Bilbo). Erreakzioa-Reacción 1994 kolektiboaren sortzaileetako bat da.
Partekatu: