azkuna-zentroa-artistas-Igor-Bragado

IGOR BRAGADO

ARKITEKTURA

Gernika, 1985. Igor Bragado arkitektoa, arkitektura-irakaslea, idazlea eta Common Accounts diseinu-bulegoko zuzendarikidea da.

Edertasunaren, gorputzaren kultuaren, heriotzaren eta vloggingaren industriak duen hiri-inpaktuan oinarritzen da bere lana. Common Accounts finalista izan da 2020ko Veneziako Arkitektura Bienalean Kanadako pabiloia zuzentzeko, eta obrak eraikitzen ari da Shanghain, Seulen eta Toronton. Bragado Cornelleko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako eta New Yorkeko Cooper Union-eko irakaslea izan da, eta hitzaldiak eman ditu Columbia, Harvard eta Princeton unibertsitateetan. Bere lana Istanbul, Seul eta Espainiako Arkitektura Bienaletan eta Los Angeles eta Torontoko museo eta arte-galerietan erakutsi da. Berriki, Seulgo Arte Garaikideko Museo Nazionalak bere lana erosi du bilduma iraunkorrerako. Bragadok El País egunkariko Babelia sailean parte hartu du aldizka, eta Londresen Design History Societyren 2017ko Idazketa Saria eta Princeton Unibertsitateko Suzanne Kolarik Underwood Prize saria jaso zituen.

Partekatu:

PROIEKTU

Zure artxiboaren dolua. Muskulua eta betierekotasuna

Hilerria eta mausoleoa jada ez dira dolurako espazio esklusiboak. Duela hamarkada bat baino gehixeago sare sozialak iritsi zirenetik, hil-erritoaren esparru soziala aldatu da, biderkatu baitira heriotzak nabigatzeko erabiltzen dituen espazioak. Bestalde, baliabide digitaletako informazio pertsonalaren jabetzaren arazoari eta egunero artxibo birtual pertsonal bat eraikitzeko erabiltzen dugun bolumenari gorputzaren irudiaren erantzukizun zeremonial berria gainjarri zaie.

 

Fitnessaren praktikaren bidezko hileta-memorializazioren online kasu berri batzuek agerian jarri dute historikoki jada zabalduta dagoen erlazio bat (gorputzaren gurtzaren eta betierekotze-proiektuen arteko lotura), kasuistika luze batek erakusten duen bezala, etruriar hiletetan atletismoa praktikatzearekin hasi eta fitness modernoaren kultura garatzeraino, Estatu Batuetako mehatxu nuklearraren krisi existentzialari zuzenean emandako erantzun gisa. Testuinguru horretan, Facebookek heriotzarekin izan duen lehen topaketa esanguratsuan (kulturista batek bultzatu du, hildako semearen artxibo digitalerako sarbidea eskatuz), dolu-espazioa sare sozialetako iruzkinen atalera, gimnasiora eta muskulura lekualdatu dela ikus daiteke.

 

Erromako Errege Akademiarako proiektuak egungo oroitzapenezko eraikuntzak berrantolatzea proposatzen du, hiri-eremuan eta sare sozialetan aldi berean jardun dezaten. Pabiloiak lehen planoan jartzen du gorputzen irudien erritu-gaitasuna eta haien eraikuntza betierekotze-proiektu baten parte gisa; eta aztertzen du gorabidean dauden hileta-praktikek muskulua artxibo gisa nola ulertzen duten. Modu garrantzitsuagoan, heriotzaren nozioari heldu nahi zaio, zeinak, zatitu eta eskala eta kanal mediatiko askotan nabigatzen duenez, hiria eraikitzen baitu.

PROZESUA ETA ESPERIENTZIA

190512_Maqueta1:100_Laser.3dm 12 Mayo 2019, 9:34 11,2 MB

190510_Stencil Columnas.3dm 10 Mayo 2019, 1:02 3,2 MB

Moretti _Casa_GIL_IMG_0210.cr2 9 Mayo 2019, 18:07 25,9 MB

Moretti _Casa_GIL_IMG_0205.cr2 9 Mayo 2019, 18:06 23,4 MB

Moretti _Casa_GIL_IMG_0174.cr2 9 Mayo 2019, 17:59 29,1 MB

3lapices_Ferpal.3dm 9 Mayo 2019, 9:47 770 KB

GuionPerformerRennie-6.pdf 8 Mayo 2019, 19:27 4,6 MB

190506_Fonderia Nolana.3dm 6 Mayo 2019, 11:04 18,1 MB

01 ID.RenderID copy 20.psd 4 Mayo 2019, 22:47 29,1 MB

01 ID.RenderID copy 19.psd 30 Abril 2019, 16:31 28 MB

Alzado Academia.pdf 23 Abril 2019, 14:38 4,4 MB

Presupuesto 22042019.pdf 22 Abril 2019, 23:42 5,5 MB

Presupuesto metallo.pdf 17 Abril 2019, 14:01 1,3 MB

2018_TaxReturn.pdf 14 Abril 2019, 12:39 361 KB

Tropical Minihomepy.gif 11 Abril 2019, 15:51 283 KB

Dreamstime_muscle_strong_arm.jpg 4 Abril 2019, 21:47 118 KB

Open_Studio_IMG_8651.mov 2 Abril 2019, 15:37 9,7 MB

Open_Studio_40DC-8443-09D.jpg 2 Abril 2019, 6:43 1,5 MB

190327_Plataforma Ritual.3dm 27 Marzo 2019, 9:48 146,4 MB

Your Saturday trip with Uber.pdf 25 Marzo 2019, 21:00 238 KB

Vasija_Funeraria_IMG_8640.jpg 23 Marzo 2019, 12:52 1,2 MB

Screenshot 2019-03-20 16.45.09.jpg 20 Marzo 2019, 21:45 6,3 MB

Matriz Diagrama Projecto.psd 20 Marzo 2019, 19:52 5,8 MB

Slaughter_Machines_Lectura.doc 12 Marzo 2019, 11:12 29 KB

190217_Corte Laser_Presupuesto.pdf 6 Marzo 2019, 14:38 119 KB

Viveros de Castro_World to Come.pdf 23 Febrero 2019, 16:24 10,2 MB

Tristes Tropiques_LeviStrauss.pdf 21 Febrero 2019, 16:30 11,3 MB

20190226_Detailed Plans.pdf 20 Febrero 2019, 3:43 5,7 MB

Bragado & Gertler_T4.pdf 18 Febrero 2019, 9:56 3,5 MB

190217_Ceremonias musculares.doc 17 Febrero 2019, 15:14 86 KB

180818_Felipe IV bis.3dm 15 Febrero 2019, 23:22 893,5 MB

20190213_Bote Proteina04.jpg 5 Febrero 2019, 11:44 4,6 MB

Catafalco de Felipe IV-1.jpg 21 Enero 2019, 21:34 59,3 MB

Istituto Nazionale di Statistica 3.pdf 20 Enero 2019, 19:53 590 KB

Tendenza athleisure_ Repubblica.pdf 20 Enero 2019, 16:38 1,1 MB

George Nelson_A Problem of Design.pdf 19 Enero 2019, 12:34 2,4 MB

IstitutoNazionaleGrafica_Piranesi08.jpg 17 Enero 2019, 11:14 3,1MB

PompaFunebreIsabellaBraganza_033.jpg 17 Enero 2019, 9:12 4,1 MB

PompaFunebreIsabellaBraganza_021.jpg 17 Enero 2019, 9:12 3,9 MB

PompaFunebreIsabellaBraganza_011.jpg 17 Enero 2019, 9:12 4,0 MB

ManTransFORMSBodybuildingCLOUD.jpg 14 Enero 2019, 01:48 425 KB

BorrominiCarlino4Fontane_IMG_0341.jpg 13 Enero 2019, 18:32 2,6 MB

FestiveFunerals_Schraven.pdf 8 Enero 2019, 9:31 20,4 MB

SMSopraMinervaBernini_IMG_0250.jpg 6 Enero 2019, 10:54 4,3 MB

 

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK