Azkuna Zentroa - Javier Verdugo

JAVIER VERDUGO

IKERLARIA

Sevilla, 1949. Andaluziako Juntako Ondarearen arkeologo kontserbatzailea.UHU Huelvako Unibertsitatean doktorea.Zuzenbide Publikoan eta Geografia eta Historian lizentziatua Sevillako USE Unibertsitatean.

ICOMOSeko Espainiako Batzorde Nazionaleko kidea. Andaluziako ondare historikoa kudeatzeko eta babesteko esparru publikoan lan egin du, erantzukizuneko karguetan, hala nola Sevillan Italicako Arkeologia Multzoko Zuzendaritzan eta RECA Andaluziako Kultura Guneen Sareko koordinatzaile lanetan. Ikerketa taldeetako partaide da bai Huelvako Unibertsitateko “Vrbanitas.Arqueología y patrimonio“ taldean eta bai Madrilgo Unibertsitateko Autonomoko “Arqueología y fotografía: historia de la arqueología en España” taldean. Italian, Andaluziako Ondare Historikoaren Instituto Andaluzeko bekaduna izan zen Erromako Espainiako Akademian, 1991n.

Partekatu:

PROIEKTUA

Arqueología y poder. La protección y conservación del patrimonio arqueológico de Roma desde la Unificación de Italia hasta el Dopo Guerra (1870-1945) izeneko ikerketa lana lehenagoko lan honen jarraipena da: IMMENSA AETERNITAS. El interés en el pasado y la formación del conocimiento arqueológico desde la Antigüedad hasta la Edad Moderna, con especial atención a Roma y los Estados Pontificios. Lehen aipatutako lanean, Erromako ondarearen babesaren bilakaera aztertu genuen 1162tik 1870era, bai eta Napoleonek Erroma okupatu ostean Aita Santuen aginpidearen eta Frantziako administrazioaren esku hartzeak ere, aintzat hartuta Napoleonen asmo nagusia Erroma Parisen ondoren Inperioko bigarren hiriburu izatea zela. Frantziako Iraultzak berak ere ordurako erabilia zuen Erromako Errepublikaren sinbolismoa, Karl Marxek Der 18te Brumaire des Louis Napoleon [Luigi Bonaparteren 18. Brumarioa] lanean zuzen adierazi zuen bezala. Nolabait, renovatio inperii ideiaren tradizioa sustraituta dago Karlomagnorengan, Germaniako Erromatar Inperio Santuan, Aita Santutzan Silvestreren eta Konstantinoren garaietatik Erromako loriaren oinordekotzat hartzen denean, bereziki Avignongo gatibualditik itzuli ostean. Zesarren Erromaren ideia, enperadoreen tituluetako bat mantentzen duten Aita Santuei lotua dago: Pontifex Maximus. Gure lanarekin Erromako ondare arkeologikoa aztertzen jarraitu nahi dugu, Italiako estatua sortu eta faxismoak iraganaren aztarnak helburu politikoekin 1943ra arte erabili ondoren.

PROZESUA

Bateratzeari dagokionez, hiru gai aztertuko dira.Erromako hiriburutzak bertako hirigintzari eman zion eginkizuna, biztanleria handituta, Erromako hiriaz gaineko ustiatzea agertuta, Ludovisi bezalako villa batzuek suntsituta eta horrek guztiak ondare historikoan, oro har, eta arkeologikoan, bereziki, izandako eraginarekin. Bigarren, Erromaren eraldatze sinbolikoa. Estatu berriak Erroma Pontifizioaren eta Erroma Berriaren arteko ezberdintasuna azpimarratu nahi zuen, eta, horretarako, bi modu erabili zituen; lehena 1848 eta 1870 bitartean Garibaldirekin edo Cavourrekin batera erori ziren erromatarren omenezko monumentuak eraikitzea, eta, bigarrena, Vittorio Emanuele II.aren omenez monumentu handi bat, 1912ko erakusketaren kariaz inauguratu zen Vittoriano eztabaidagarria eraikiz gauzatu zena. Hirugarren, Erromako zibilizazioaren mitoa Libia konkistatzeko asmoz italiar-turkiar gerrako gai bezala erabiltzea, batzuek Italia Berriaren misiotzat hartu zuten konkistarako, alegia.Faxismoari dagokionez, arreta bereziz zaindu zen erromatarren garaia propagandarako erabiltzea, faxismoa funtsezko ideia gisa erabilita, erregimen berriaren ideologia gisa, E. Gentilek garatutako kontzeptuan oinarrituta; hark faxismoa “politika sakralizatzearen adierazpen” gisa interpretatu zuen, oroitarazteko eta limurtzeko indar berezia zuten erritualen, liturgien, sinboloen, estiloen, mistikaren menpe. Erromako ondare arkeologikoari buruzko ekimen nagusiak aztertu eta ebaluatuko dira, ondare horretan eragindako emaitzekin eta ondorioekin. Bereziki, Via Appiako Parke Arkeologikoa sortzea edo Via dell'Impero edo Itsasoa irekitzea, Marcello Antzokia zaharberritzea, Largo Argentina eremua, Campidoglio edo Campo Marzioko esku-hartzeak: Ara Pacis eta Mausoleo di Augusto, alboan utzi gabe Augustoren Bimilenariokoa bezalako erakusketa handiak edo erromanismoz betetako proiektu arkitektonikoak, hala nola Foro italicoa edo EUReko Koliseoko Plaza eta inoiz gauzatu gabeko Palazzo Littorio, Koliseotik hurbil.

ESPERIENTZIA

Aztertzeko jarduera Erromako hiriko zentro espezializatuetan eta ikerketa-zentroetan burutu da. Batik bat honako zentro hauetan: Erromako Museoa, Archivio Fotografico Comunale, Biblioteca della Camera dei Deputati, Biblioteca Farnese nell'École française de Rome, Istituto Nazionale di Studi Romani, Archivio Storico Capitolino, Biblioteca di Archeologia e Storia dell'Arte, Archivio Centrale dello Stato, Istituto Luce, eta Scuola d’Architettura. Arreta berezia eskainiko zaio zinemako nahiz artxiboetako irudiak eta dokumentazioa biltzeari.