Azkuna Zentroa - Joana Cera

JOANA CERA

ESKULTURA

Bartzelona, 1965. Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, Eskultura espezialitatean; prestakuntza jarraitzeko, QUAMeko eta Artelekuko hainbat tailerretan parte hartu zuen. ISCPn bizi izan zen, ikastaldi intentsibo bat egin zuen New York Film Academyn, EKWCn (Den Bosch) izan zen eta Albarracingo Estancias Creativasen esku hartu zuen.

Banakako erakusketak egin ditu, besteak beste, honako leku hauetan: Fundació “la Caixa”, Fundación Santa María de Albarracín, Museu de l ‘Empordà, Fundación Suñol, MasART Galería, Antonia Puió, La Caja Blanca eta Galería Alegría. Kolektiboetan partaide izan da hainbat lekutan, esaterako, honako hauetan: Centre Arts Santa Mònica, Fundació Joan Miró (BCN), CGAC, Metrònom, La Casa Amarilla eta Exhibit A gallery. Horrez gain, Portugalen, Italian, Holandan, Frantzian eta Bulgarian ere egin ditu erakusketak.

1992an Sorkuntzarako laguntza bat eskuratu zuen Gipuzkoan, bai eta 1998ko Vic-eko kasinoaren I. Bienaleko 1. saria, 1999ko Botin Beka eta 2000ko Generalitateko Ajuda bat ere. Aipamen berezia jaso zuen 2012ko Bartzelonako Ciutat sarietan, ohorezko aipamena 2017ko Premi Ciutat de Palma Antoni Gelabert d’Arts Visualsen, eta 2019ko Premis Arts FADeko aitortzetako bat.

Partekatu:

ESKULTURA-IDAZKETA: PASQUINOREKIN HIZKETAN

Nire eskultura proiektuak bi alderdi zituen, biak ala biak idaztearekin lotuak. Erromako eskultura hiztunak eta tabula cerata: idazteko taula erromatar argizarizkoa.

Eskultura hiztunen jatorria Erroman aurkitutako K. a. III. mendeko eskultura aski hondatu batean datza; “Pasquino” du ezizena. 1501ean, boterearen aurkako idatziak zintzilikatzeko erabiltzen hasi ziren hiritarrak, arriskutsua zelako isilik zeuzkaten mezuak han ezarriz; hortik dator “paskin” hitza.

Erleen argizaria aukeratu nuen lehenago Bartzelonako Joan Miró Fundazioak erleei eta horien egoera kezkagarriari buruz antolatu zuen Beehave izeneko instalazio kolektibo baterako. Hura erabiltzeari buruz egindako ikerketan tabula cerata aurkitu nuen, Erromara etorri nahi izateko motibazio ezin hobea.

Pasquino gai zirraragarria da; era askotara garatzeko aukera eskain zezakeena, nola era politikoenean, Pasquinorekin hizketan lekuko, hala formalenean; harri olerkiz eta epigramez papereztatua, harri olerkaria, eskultura eta ahotsa.

Nire proiektuko Pasquinoa izaki profetiko bihurtu zen, artistari oraindik ezkutuan dagoena edo iristear dagoena kontatzeko ahotsa berreskuratu duena. Azkenean, neure gaia gorpuztu nuen. Hitz egin zidan materia galdu nuen. Gorputzik gabe geratu zen eskultura-proiektu bat izan da, eta ipuin bat ahots-eskultura gisa uler ote zitekeen galdetu zion bere buruari.

Erroman jakin ahal izan nuenez, Pasquino eta tabula cerata kontu beraz ari dira: tabula rasa egin beharraz.

PROZESUA ETA ESPERIENTZIA

Urtezahar gauean 13 kanpaikada jotzea iradoki nuen. 13a ez da zorte txarra, hilekoa izango duen mundu baten zain egotea baizik.

Behin batean, Erromako Akademian entzuten den kanpai-hots berezia kontatu nuen. Honela jotzen du: 3 kanpaikada, etenaldia, 4 kanpaikada, etenaldia, 5 kanpaikada, etenaldia eta bat gehiago. Haaara. 13 kanpaikada, eskatu nuen bezala.

Intelektualiza dezaket, baino nahiago dut beste era batera kontatu. 12etan Gianicoloko kanoia entzuten da.

Hemen egoteagatik zorteko, giltzapeko komentu batean egon ginen itxiera-unean. Agian gu ez geunden horretarako prestatuta, baina gure etxea zena horretarako diseinatuta zegoen.

Ez dakit zer egin nuen Estudio 27 merezi izateko. Zer egin behar ote dut grazia hau itzultzeko? Nire laguntzaileei, egoerak ahalegin handiagoa eskatu zien edo beren lekua kendu. Sentitzen dut Adolf Alcañiz, Silvia Oliveras eta Sandra Monenyrengatik. Ezin izan zen. Riccardo Massari bai, Erromara hurbildu zen lehenago, eta zoragarria izan zen harekin batera pentsatzea Open Studiosen erakutsiko genuen site-specificeko soinu instalazioak, inoiz izan gabeak.

Bereziki eskerrak eman nahi dizkiot Italiara iritsi aurretik ezagutzen ez nuen Paolo Frunziori, hura izan baitzen lankidetzan jarraitu ahal izan zuen bakarra; baldintzarik gabe, nik uste nuena baino askoz gehiago egin zuen. Grazie mille, eta Simone Imperatriceri ere bai.

Gauza asko zintzilik geratu ziren, beste batzuk ezin izan ziren egin, baina ereinda daude. Inoiz ez dugu jakingo Erromarekin ROMA zer izango zen, baina Akademia honetako sukaldean perlak biltzen dira. Maitasuna nire Insieme-entzat

Eskulturagatik etorri nintzen, baina hemen nire errealitatea birtual bihurtu zen, harriarekin, argizariarekin eta idatziekin lan egitera nentorren, baina hologramak egiten amaitu nuen, soinu-instalazioak eta bideoak proiektatuz. Orain, Teatro holograma izeneko ekintza birtual bateko pertsonaia ere banaiz.

Eskerrak eman nahi dizkiot Armando Holzer-i, antzerkigile ikuspegiz abentura honekin bat egiteagatik.

Egin nuen lehen eskultura Pasquinok jo zuen haize-instrumentua izan zen: kurkuilu-maskor-adarra. Elkarrekin jo zuten trumoia, era guztietako harresiak eraisteko, hala iragarri zuen Pasquinok “Historiaren amaiera”. Hori guztia koronabirusa baino lehenago. Pandemia iritsi zenean, haren iragarpena bete zela zirudien: “Joana, mundua amaitzen baldin bada, ez dizut gehiago hitz egingo”, JR dixit.

Pasquinok zioen tabula rasa egingo duzue, baina baita, azkenean, Lur sakratua eraikitzen hasi ginela ere. Mundu berriak ez dira egitura fosilizatuetan jaiotzen, beti kaosetik sortu izan dira. Pasquino lurrindu egin zen, aurrerantzean ahotsa berrezarriko dugu, bentrilokuorik EZ, esandakoa hautemango dugu. Entzungo dugu: Lurra!

Noraezean nabigatzeaz dagoeneko akituta.

Beste gauza arraro bat eskatu zidan, eta hemen, esnatzeko sehaska-kanta bitxia abestu nuen. Nire birtuala Erromara etorri zen Pasquino berpiztera, lur honetan ondoezaren profeziak bete ez daitezen erregutzera, lege berria argizarizko koadernotxoan idaztera.

Pasquinok arrazoia izatea nahiko nuke, eta hau guztia esnatzera behartzen gaituen amesgaiztoa besterik ez izatea.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK