LITERATURA
El Salvador, 1973. Eleberrigilea eta olerkaria. Espainiako Errege Akademiaren saria 2016an Noviembre eleberriagatik. Casa de América de Poesía Americana saria, Medianoche del mundo lanagatik.
Mexikon argitaratutako lanen Premio Iberoamericano Jaime Sabines, 2012an, El estanque colmado lanagatik. Adonais saria, Madril 2006, Breve historia del Alba lanagatik. Prestigio handiko argitaletxeetan argitaratu ditu lanak, hala nola Tusquets, Visor, Pre-textos, Penguin Randon House, Mondadori edo Alfaguara Infantil. Hainbat hizkuntzatara ere itzuli dira: alemanera, italierara, nederlanderara edo grezierara.
Partekatu:
El olvido y la sangre.
Migración mesoamericana en Italia:
un intento desesperado por escapar de la violencia.
Proiektu honetan eleberri bat idatzi behar du migrazioa ardatz hartuta: migrazioaren zergatiak eta ondorioak. Liburua benetako gertaeretan oinarritzen da, eta Erdialdeko Amerikako herrialdearen egunerokotasun beldurgarria erakutsi nahi du, munduko herrialde bortitzenetako bat baita, bai eta migratzaileen esperientzia negargarria ere, familiengandik urrun bizi baitira, eta, ahal duten moduan, beraiena ez den kultura batean integratzeko prozesua jasaten dute. Mesoamerikatik migratzen duenak, indarkeriatik ihes egin nahi du, eta bere senitartekoek geroago gurutzatu ahal izango duten zubi bat egiteko ilusioarekin migratzen du, nahiz eta hori ez den beti gertatzen. Drama bikoitz honen berri eman nahi du eleberriak, iristen denarena eta geratzen denarena, heriotzaren aurkako lasterketa moduko bat baita. Bestalde, gero eta handiagoa den arazo baten berri ere emango du: Erdialdeko Amerikako taldeek (pandillek) Espainian eta Italian duten delinkuentziarena, indarkeria esportazio produktu gisa.
Nire ikerketa-prozesua Akademiako egonaldia baino bi urte lehenago hasi zen, ia kasualitatez, Milanera egin nuen ikustaldi batean. Iparraldeko hiri horretan uste ez nuen zerbait aurkitu nuen: azken urteetan asko hasi zen El Salvadorreko komunitate bat. Nire herrialdean kokatutako eleberri bat aurkeztera joan nintzanez Milanera, komunitate harekin hitz egiteko aukera izan nuen. Datu bat eman zidaten: taldeen indarkeriatik ihesi etorri ziren arren, indarkeria hark honaino jarraitu zien. Etsigarria iruditu zitzaidan. Gertatzen zenaz ikertzen hasi nintzen, ez soilik Milanen, baita Europako beste hiri batzuetan ere, Madrilen, Bartzelonan edo Erroman bertan. Drama inplizitu bat zegoen guzti hartan. Taldeek egindako erailketen berri ematen zuten egunkariek eta San Salvadorren egunero gertatzen direnak bezain bortitzak ziren haietako batzuk. Gertatzen zenaz idatzi nahi nuela ohartu nintzen, jazarpen arraro hau jasaten zuten pertsonez. Beraz, historia orokorra ez ezik, migrante horietako askoren historia pertsonala ere jakin nahi nuen. Garrantzitsua zen niretzat beren herrialdetik zergatik alde egin zuten kontatzea, dena atzean utzita; sakrifizio mota horrek zer esan nahi zuen erakustea. Eta konturatzea, hala ere, beren bizitzak ez zirela espero adina hobetu.
Erromari iritsi bezain laster hasi nintzen idazten. Goizero idazten nuen kontatu nahi nuen historiaren zatitxo bat; San Salvadorreko indarkerian murgilduta zeuden mutilei buruz idazten nuen, dena utzi eta herrialdetik irtetera behartzen zituen arrazoi ilunak azaldu asmoz. Laster lan hori obsesio bihurtu zen. Inoiz amaitzen ez zen trantze moduko bat zen. Liburuaren gaiaren ondorioz informazio bila nenbilen etengabe: albiste bakoitza, tokiko protagonistaren baten elkarrizketa bakoitza, egunkari edo sare sozial batean agertutako historia bakoitza edo ezagutzen nituen pertsonen bidez jakindakoak. Eta horrela igaro ziren egunak, asteak, hilabeteak, eta idazketa aurrera egin zuen, hasierako planaren arabera osatu zen arte: hogei kapitulu txikitako sei zati eta amaiera bat.
Espero ez nuen aberastasuna izan zuen Erromako esperientziak. Eta Akademian bizi zen artisten komunitateari zor zaio hori batez ere. Askotan bakarka egiten den lana da nirea. Eta beste arteez elikatzen banaiz, liburu edo dokumentalen bidez egiten dut. Beraz, plastikako, diseinuko, kantuko, dramaturgiako artista horiekin guztiekin topo egitea modu askotara elikatzea izan zen. Horregatik bakarrik ere izan zen esperientzia hau, lehen ezagutzen nuen guztia ez bezalakoa.
Bizi izan dudan guztiaren ondoren, Erroma niretzat bada, hau da, esanahi bat du niretzat, ez da izen soila, ez da urruneko zerbait, oroitzapenez betetako leku bat da, eta oroitzapen horiek nireak ere badira. Hiri hau eta Akademia, jada, ahaztezinak dira, eta beti laburregiak irudituko zaizkidan hilabete hauek, berezko distira dute.