Bartzelona, 1964. Artearen historialaria da, Kultura Ikasketetan doktorea, erakusketa-komisarioa, ikus-entzunezko errealizadorea, BAU Bartzelonako Diseinuko Unibertsitate Zentroko irakasle titularra eta GREDITS Ikerketa Taldeko kidea. 80ko hamarkadaren amaieratik, nazioko eta nazioarteko ikerketa-proiektu ugari garatu ditu, erakusketa, ikus-entzunezko edo argitalpen formatuetan, irudiaren politikekin lotuta sarritan.
Hona hemen berrienak: Actuar en la emergencia. Repensar la agencia del diseño durante (y después) de la COVID-19 (RAER, GREDITS, BAU, UNIKORE, AASD, Università Federico II, Hangar, ISIA, 2021-2023); Las videntes. Imágenes en la era de la predicción (Arcadia, 2021); Fantasma’77. Iconoclastia española (Tecla Sala, Roca Umbert, Centre del Carme, Casal Solleric, 2020; Matteo Guidi eta Rebecca Mutell-ekin); Iconografía post-millenial (Morsa, 2019); La competencia de lo falso. Una historia del fake (Cátedra, 2018); Espectros (Virreina, 2017); Fake. No es verdad, no es mentira (IVAM, 2016); Interface Politics (BAU, 2016, 2018); Arte en España (1939-2015). Ideas, prácticas, políticas (Cátedra, 2015; Patricia Mayayorekin).
Partekatu:
Adimen artifizialari eta horrek iruditeria eta ordena linguistiko sozial jakin batzuetan izan zuen eraginari buruzko aurretiko lan batzuen ildoari jarraiki, egonaldiaren arrazoia gaur egungo iragarpenen erregimen matematikoaren genealogia bat marrazteko liburu bat egitea izan zen. Asmoa neukan azaltzeko, alde batetik, existitzen den oro epaitzerakoan makinak zein motorrek eraman dituen orakuluen hizkuntza beretzera, bereziki giza portaerari dagokionean, eta, beste alde batetik, algoritmoen sistemak irudiak ikusten, idazten eta, horrekin batera, mundua ia erabat haien bidez iragartzen hain azkar ikasi izana. Nire ikuspuntua artearen historialari batena da, begirada berezi samarra eskatzen duena, orain, arte-irudiekin ez ezik, irudi guzti-guztiekin jarduten baitugu. Proiektuaren helburua, beraz, prozesu honetan zehar irudi horiek, artistikoek zein zientifikoek, duten zeregina ikustea zen. Prozesua aztertuta, pixkanaka-pixkanaka egia prediktiboa lotzen joan zen korapilo historikoak argituko dituzten korapilo batzuetatik abiatuz, mundua deskribatzeko modu bakarra lortu nahi da, dena jakiteko eta ziurgabetasun eta serendipia mota oro ezeztatzeko obsesionatua. Bekaren emaitza Las videntes. Imágenes en la era de la predicción liburua da, Arcadia argitaletxeak 2021ko martxoan Bartzelonan argitaratu zuena.
Asmoa liburu bat idaztea zen —neurri batean, argitaletxe baten eskaintzak adoretuta—, pronostikoak eta iragarpenak egiteko zientzietan irudien funtzioaren genealogia bat taxutzeko. Erromara joateko arrazoia prozesu horren zati batzuk dokumentu bidez aztertzea izan zen. Errenazimendutik XX. mendearen hasierara arte, italiar intelligentsiaren zati handi bat teoria fisionomiko klasikoen eraginpean egon zen; nortasuna ezaugarri anatomikoen bidez epaitzen zuten, azkenean XIX. mendeko “fisika sozial” jaio berriak bereganatu zuen emozioen eta keinuen irudikapen mota bat baitaratuz. Antropometriak eta antropologia kriminal eta psikiatrikoak giza portaera iragartzeko oinarriak jarri zituzten, ikerketa eta konparazio morfologikoan eta argazkigintzaren erabilera intentsiboan oinarrituta. Gaur egun, teknika horiek biometrikotzat jotzen ditugu, eta oraingo erregimen prediktiboaren ardatza dira.
Pandemiaren ondorioz, konfinamenduak kontsulta guztiak eten zituen, eta online artxiboetara jo beharra izan zen. Software-ingeniari eta -artistei egiteko kontsulta teknikoak telematikoki garatu ziren, arazo handirik gabe. Gainerako plan osoa pikutara joan zen. Eseri eta txoritxoz betetako lorategi baten ondoan idaztea besterik ez zen geratu, girotuta aerobic saioekin (Bella Gamba deitu genuena, Ana Bustelok eta Joserra Aisek bikain koreografiatuta), supermerkatura irteerekin eta tekila-zalditxoekin. Apirilaren 16an idatzi nuen 176 orrialdeetako azken lerroa. Maiatzaren 15ean, Bartzelonara itzuli ninduen hegaldi triangeluar bat aurkitzea lortu nuen. Irailaren 1ean eman nion behin betiko eskuizkribua argitaletxeari.
Hiru hilabeteko lana egitera iritsi nintzen Akademiara, otsailaren 1etik apirilaren azken egunera bitartean. Martxoaren 4an dena itxi zen eta geunden lekuan geratu ginen, urrezko kaiola moduko haren baitan. Behin batean, Kinder sorpresa bat agertu zen bakoitzaren txarteldegian. Animatzeko utzi zituen norbaitek han. Inoiz ez nuen jakin nork. Ez nuen askorik galdetu. Nirearen barruan plastiko berdeko haur-iruditxoa zegoen, jartzeko eta kentzeko hegalekiko kasko gorriarekin, buru-beroki gisa zeramana. Begi handi-handiko neskatoa zen, irribarretsua, besoak jasota zeuzkana. Wilson deitu nion, film batean naufrago batek zeukan pilotaren oroigarri, eta ohe-mahai gainean jarri nuen. Egunez egun, irudi eta albiste ikaragarriak bata bestearen ostean zetozen. Gau batez, Wilsonek amets bati buruz hitz egin zidan, Sibila batek bezala: “Argi ibili hiri madarikatu honetako kategoria klasikoekin”.