José Ramón Ais artista plastikoa da. Haren lanak sakon aztertzen ditu kontakizunak, ideologiak, desirak eta utopiak naturan proiektatzeko dauden lotura emozionalak eta moduak; eta gogoeta eta esperimentazioa egiten ditu eraikuntza eta irudikapen gisa ulertutako paisaiarekin lotura duten kontzeptuez.
Haren prozesuen abiaburua izaten da landareen landaketa, behaketa eta dokumentazioa, lorategia, estudioa eta platoa hibridatzen diren lurralde batean; eta haren praktikak batera uztartzen ditu fotografia eta irudiaren postprodukzioko teknikak, alor-lana eta ikerketa historikoa.
Partekatu: