MARIA PTQK

Maria Ptqk, ikerketa Artistikoko doktorea, eta Doktorego Sari Berezia (UPV/EHU).

2000az geroztik dihardu kulturaren sektorean, artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko intersekzioetan. Komisariotzako, proiektu-koordinazioko eta aholkularitzako lanak egiten ditu. Honako hauekin egin du lan, besteak beste: Medialab Prado (Madril), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Daniel eta Nina Carasso Fundazioa, Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa (CCCB), Jeu de Paume Arte Bisualen Zentroa (Paris), La Gaité Lyrique (Paris), GenderArtNet (European Cultural Foundation) eta Donostia-San Sebastián 2016. Kulturaren Europako Hiriburua. Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da (2009-2012), eta Consonni argitaletxe eta arte-ekoiztetxeko aholkularitza-taldeko kidea da. Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras erakusketaren komisarioa izan da CCCBn eta Azkuna Zentroan.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK