Azkuna Zentroa - Pantxo Ramas

PANTXO RAMAS

IKERKETA

Milan, 1979. Filosofian doktorea eta Europako gizarte-mugimenduetako aktibista izanik, oraina eraldatzeko gai diren praktika adierazkorrak eta kritikoak ikertzen ditu bere lanean, osasunaren eta artearen praktika instituzionalen irakurketa etnografiko, pedagogiko eta estetikoaren bidez. 2015az geroztik hartu izan du Trieste bere ikerketaren jomugan. Triesteko Cooperativa La Collinarekin lankidetzan aritzen da, eta orobat partaide da Entrare Fuori ikerketa-kolektiboan nahiz Munduko Osasun Mentalerako Konferentzia Iraunkorrean.

Partekatu:

PALIMPSESTO BASAGLIANO, ASKATASUNA ARTE EDER GISA

Palimpsesto Basagliano ikerketa historiografikoa, eztabaida kolektiboa eta multimedia materiala kritikoki lantzeko eta katalogatzeko prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, hainbat eragilek hartu zuten parte, bai Triesten, bai Erroman, mintegien, solasaldien eta elkarrizketen bidez. Horiei esker, elkarrizketa eratu ahal izan zen historia hori protagonista gisa bizi izan dutenen eta gaur egun haren parte sentitzen direnen artean.

Lehenengo mintegian, Palimpsesto Basagliano abiatzeko, Carla Ceratiren eta Gianni Berengo Gardinen Morire di classe (1969) argazki-erreportajea aztertu zuten; bere garaian Italiako erakunde psikiatrikoetako egoerari buruzko eztabaida publikoa zabaldu zuen. Bigarren, 1973an zoroetxeko hesia eraitsi zuen Marco Cavalloren, Giuliano Scabiaren eta Vittorio Basagliaren kontakizun magiko eta zehatzak aukera eman zigun lengoaia artistikoek osasun mentala artatzeko praktikak nola aldatu dituzten zalantzan jartzeko.

Claudio Misculinek eta Angela Piancak sortutako Accademia della Follia (1983) eta Carla Prosdocimok eta Pino Rosatik eratutako Laboratorio P (1983) izan ziren beste bi mintegitako ardatz; bata, antzerki-esperientziak deskubritzera bideratua, eta bestea laborategi politeknikoak emantzipazio-tresna kolektibo gisa baieztatu zituzten zeinu piktoriko eta bisualak marrazteko. Askatasun-espazioak, egiteko hainbat aukera ematen dituzten lekuak.

Azken bi mintegietan edertasunerako eskubidearen errealitate garaikidea jorratu dute, zaintzeko eta adierazpen artistikorako beste era batzuen praktika zehatz gisa. Antonio Villas komisariatutako zaintza-espazioen diseinuak eta ZIP taldearen komunikazio-grafikoak bidea erakutsi dute esparru komunak eta erakundeen aukerak zabaltzeko, osasun mentalaren esparruan aurreneko aldiz. Azkenik, lehen zoroetxea kokatu zen San Giovanni parkea, gaur egun Monte San Pantaleone Nekazaritza Kooperatibak diseinatu eta mantentzen duen bost mila arrosako lorategia, desio fabrika moduan interpretatu da, non egunero mirariaren zeinu jakinek indarkeria instituzionalaren oroitzapen izugarria bizirik mantentzen duten.

PROZESUA

Nire egonaldiko lehen asteetan, Triesteko basagliar iraultzako protagonista askorekin eztabaidatu eta hitz egin nuen; ez nuen besterik egin. Aste erabakigarriak izan ziren, eta bertan behera utzitako karpetek ahotsak eta irudiak eratzeko modua eman zuten, ikerketa hau orainaldiko protagonista bihur zedin. Sei istorio aukeratu ostean, bildutako objektu eta ahotsak Triesteko eztabaidarako espazio komun bihurtzen ahalegindu ginen. Horren emaitza izan ziren Cooperativa Sociale La Collinako Lara Baracetti, Arturo Cannarozzo, Guillermo Giampietro, Francesca Giglione, Naomi Piani, eta Adam Zuliani kideekin osatutako diziplina anitzeko taldean osatutako elkarrizketak, mintegiak eta solasaldiak.

Ezkutuko material horiek ahotsen eta irudien, eztabaiden eta analisi kritikoen katalogo bihurtu dira orain, estalita eta gainjarrita, oroitutako lengoaia nahasia eta esnatua, eztabaida prestatu, moderatu eta grabatu horiekin, webgune baten bitartez bilduta, bide gidatu batzuk jarraitzeko moduan, edo istorio horien norbere interpretazioa, dagokien eran kokatuta, gauzatzeko moduan. Proiektuan zehar, erakusketa-dispositibo bat sortzeko beharra azaldu zen, irakurketa historikoa istorio horietan dabiltzan ahots eta irudi zehatzekin kontrastatzeko balioko zuena.

ESPERIENTZIA

Palimpsesto Basagliano proposamena gizartearen eta erakundeen arteko harremana auzitan jartzen duen bitartekaritza kritikoko proiektua da. Trieste erreferentzia puntu jakina da kritika instituzionaleko hainbat belaunaldirentzat, instituzioa egitura sozial, historiko eta material gisa definitzen baitu, diziplinatik haragoko eragina duena, hertsiki politikoa eta batez ere subjektiboa, hain zuzen ere. Erroman dagoen Espainiako Errege Akademian esperientzia hori bizitzeak esan nahi du kontu horiek erakunde bizi eta konplexu baten eguneroko bizitzan onartzen direla, eta aurkitzea praktika instituzional kritikoaren eguneroko zailtasunak; bi une izan ziren niretzat esanguratsuenak.

Alde batetik, proiektu hau etengabeko tentsioan mantentzeko erronka onartu, historia kolektibo eta sozialarekin, azpimarratuz historia hau egunero praktikan jartzen dutenen protagonismo etiko eta politikoa. Erronka hori Cooperativa Sociale La Collinarekin lankidetza estuan garatu zen. Beste alde batetik, pandemiaren bat-bateko orainaren erdian tresna estetiko eta analitiko horiek birpentsatzea eragin zuen, Colectivo Chopinekin batera, Carlo Caprioglio eta Silvia Ribecarekin, eta Radio Fragola Goriziarekin egindako lanean. Erronka horren emaitza “Pandemie Locali” argitalpena da, ahotsen beste palinpsesto bat jasotzen duena.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK