Aracena, 1964. Artista gisa dabil 1985az geroztik. UNIA arteypensamiento eta PRPC-n (Politika Kulturalen Hausnarketarako Plataforma) hartu du parte Sevillan.
Documenta14 Atenas/Kassel-eko artista partaidea izan zen. 1999 eta 2019 artean bi tresna handitan aritu da lanean: Archivo F.X. Eta Máquina P.H.
Partekatu:
SACCO. Erroma arpilatu, errepresentazioaren krisia eta flamenkoak.
Proiektu hau bere lanaren memoriako hasierako esaldi bat oinarri hartuta ulertu behar dela uste dut, jaiotzez erromatarra den Rafael Sánchez Ferlosiorena da esaldia eta 1994an argitaratu zuen: “Rodrigo, abesten dizkidazun harresien edertasuna ez dago inperio baten oroitzapen beti gorrotagarrian, baizik eta basapiztiaren hilotzaren gainean errefau horia berriro ere nola loratu den ikustearen bozkarioan.” Ulertu dezagun hori, bai; nola hazten den ulertu behar da, nola orientatzen den, “errefau hori eta umilaren” horia ikasi ikastea da kontua. 1572ko Erromako arpilatzearen pisu historikoarekin hasi zen proiektua, Karlos V.aren tropek bederatzi hilabetez arpilatu zuten hiria eta laster gertakari historiko hori “Sacco” forma mitikora hedatu zen, hau da, galiarrek, godoek, normandiarrek eta sarrazenoek Erroman historikoko egindako arpilatzeei aplikatu zaie atzera begira jarrita; eta aurrera begira jarriz gero, frantziarren arpilatzeak ulertzeko trama gisa irakurri izan da (batez ere XIX. mendearen hasieran Louvre sortzeko egindako inkautazioa), nazien okupazio garaian egindakoak ulertzeko ere bai eta, zergatik ez, 2019 honetan bertan nazioarteko kapitalarenak edo Mafia Capitalerenak ulertzeko.
Errefau horia, gainera, ikuspegi berezitik aztertzen da. Hain zuzen ere, Gramscik ireki zuen ikuspegi hori, mendeko ikuspuntu hori. 1527an Francisco Delicadoren La Lozana andaluza lanean daukagu, Lazarillo de Tormes anonimoaren eta Alfonso de Valdésen Diálogo de las cosas ocurridas en Roma lanen arteko konkomitantzian; Giraldi Cinzioren Hecatommithin ere bai, Artemioren La zinganan edo Benedetto Fassanellik Vite al bando lanean edo Claudio Ferrik L’archivio dei notari di Luca izenekoan egindako azterketa legaletan; izan ere, batzuetan polizia-artxiboak oso iturri egokiak dira herriak nola hitz egiten duen jakiteko, azpitik zer doan ikusteko.
Gure ustez hortik, ikuspegi horretatik, behatu dezakegu hemen flamenkoak (mendekoak, motxaileak, ijitoak, nomadak, buhameak) duen funtzionamendua, bitartekoa baita; xederik edo amaierarik gabeko bitartekoa, Giorgio Agambenek esango lukeen bezala, egiteko modu bat, nolabait esan; ekoizteko eremu bat.
Errepresentazioari, irudiari, ikonoklastiari buruzko nire kezketan proiektu honek duen egiturazko izaerari buruz pentsatu behar dugu. Erromak esanahi ugari du horretarako. 2009an Archivo F.X.eko bigarren buletina aritu zen lan honen erromatar bideaz. Flamenkoek esaten duten bezala, Erroman egotea baino, erromatar egotea gehiago da. Edo romanó egotea, gaztelaniara joz gero, eta ondorioz, romano/romanó hitz jokoa egiteko aukera dut. Mendebaldeko artearen eta munduko beste toki batzuetako artearen arteko esanahi ezberdintasunak haragiztatzearen garrantziari lotuta daude zalantzarik gabe; ez dira jainkoak soilik gizon, emakume, animalia eta landare egiten, tradizio greko-erromatarrean bezala; irudien eragiteko moduan kristautasunak duen garrantzi teologikoa eta liturgikoa funtsezkoa da. Hori dela eta, errepresentazioko kiebra horiek anekdota historiko hutsetik haragoko garrantzia dute Erroman. Akademiako kategoria itxuratiak (*), artearen historiakoak -”barrokoa” edo “manierismoa” asmakuntza modernoak dira, abangoardien garaikoak eta ez dira kasualitateak- egite artistiko ororen indar anakronista ulertzeko balio digute, gutxienez bi garaitan aldi berean aritzen baita. Hori da gure lengoaiaren gaitasunetako bat, funtsezko eragilea da hain maitea dugun atzekoz aurrerako historia hori egiterakoan, adibidez, Walter Benjaminengan (**).
(*) Zalantzarik gabe, Aby Warburgek bestialismoari eta aztikeriari buruz idatzitako testuek, Aita Santua piztia itzel gisa irudikatzen zen paskin protestanteen (Durero) eta 1527ko sacco edo arpilatze ospetsua iragartzen zutenen azterketak, animalia batzuei behin betiko sarrera eman zieten errepresentazio baten esanahiari buruzko nire ikerketa luzean. Urte batzuk baziren animaliekin lanean ari nintzela, animoteekin Derridak esaten duen bezala, eta animalien esanahi kultural eta enblematikoari ikuspegi optikoa gehitu nahi nion, animaliek munduan egoteko zuten modua, etologia eta ekologia. Ikuspegi bat ematen saiatzen ari nintzen, gutxi balitz bezala. Harrigarria da egiteko honek zenbat galdera eta zalantza berritzaile ekartzen dizkigun. Harriduraz eta galderaz josten zara.
(**) José Bergamínek baloratu zuen cante flamenkoan animalia kutsuko zerbait, munduan egoteko dugun modurik zoologikoena. Juan El Camasek, ironiaz beterik aipatu zigun behin oiloak, astoak eta zakurrak zirela gure klasetik urruntze honen azken xede. Hori da inteligentzia naturala Camasek! Hementxe gaude, pajata romana batekin ospatuz gure izate hau, gure osagai diren kultura eta barbarie hau.
Matteo Bincik (***) Erromako egun hauetaz galdetu zidan, nire lanean ebaki epistemologikorik baden edo jarraipena dagoen. Hau zioen, zehatz-mehatz: I tuoi lavori, sull’iconoclastia nell’Archivio F.X. e con il flamenco nella Macchina P.H., sembrano unire gli interessi nelle pratiche che svolgi in queste tue opere romane. Pensi che ci sia un “evento” in queste pratiche, nel senso che Alan Badiou conferisce alla parola? Sembra anche che non ci sia più quella tua ossessione di distinguere tra i diversi modi di fare. Dopotutto, il Sacco di Roma, come qualsiasi altro saccheggio, non cessa di essere “evento”. Pensi che sia lì, in questa presentazione della rappresentazione tra l’apparizione e la scomparsa dell’immagine, in questa intersezione che stabilisci tra una lettura dall’alto - la conoscenza accademica(****) - e dal basso - la conoscenza subalterna(*****) -, proprio lì, in questo gesto, che risiede il massimo potere di una rappresentazione, di un’immagine?
(***) Matteoren galderan bertan dago erantzuna ere, gurutziltzatzea. Isidoro Valcárcel Medinak honela dio, gregeria bat bailitzan, “bidegurutze bakoitzean dago gurutziltzatzeko aukera”. Bai, horixe da gurutzeen potentzia. “Bizitza gurutzez beteta dago bidean”, esaten du adaggioak eta hala da, nire bizitza, beste edonorena bezala, gurutzez josita dago, horrek duen polisemia osoarekin. Horren berri emateko aukera gutxi izaten da, baina Erromako bederatzi hilabete hauek beharbada horretarako egokiak dira, hau erakusteko egokiak, erakutsiren esanahi guztiekin.
(****) Praktika artistiko batzuk oso konplexuak direnez, zailtasunak dituzte munduarekin 1:1 eskalan bat etortzeko eta ia ezin izaten dira ezagutu. Horren adibide dugu Borgesen kartografoaren kontakizun bikaina. Arte politikoa kostunbrismo moduko zerbait den garai honetan, kontzientzia onaren eta heziketa onaren gauzak, ez litzateke esanguratsua aipatzea poiesis, esthesis, edo gure egiteko moduari deitu nahi diogun bezala, polisetatik kanpo gertatzen dela, literalki, politikaren aldirietan. Honek garrantzi erlatiboa du, forma eta modu horien zirkularra beti politikoa dela dakigunean, hiriaren barnean, eta hor baldintza materialak, sozialak, ekonomikoak eta, azkenik, politikoak besterik ez daude. Dena dela, garrantzitsua da aldebikotasun horren berri izatea, nolabait ere praktikara eramaten jakitea eta eraman ahal izatea. Beti miretsi du baldintza bikoitz hori flamenkoan; batetik arte marjinala da, eszentrikoa, eta bestetik, erdigunean dago, hegemonikoa da nortasuna ulertzearekin, topikoa ere bai Espainian bizi naizen erkidegoan, Andaluzian. Seguru asko, flamenko horiez dudan interesaz zerbait esaten du erakustaldi horretarako gai izateak.
(*****) Horregatik, Erroman Ludovica Manzetti, Matteo Binci edo Massimo Marzonerekin egin dudan lana garrantzitsua izan da. Baina Helsinkira egin zizkidan gonbidapenak ere Erik Beltránek Gerald Rauningekin; Oportora André Sousak eta Ana Laranjak edo Bergenera, Norvegian, Iris Dressler-ek eta Hans Christ-ek; Erroma beste modu batera pentsatzeko lagungarriak izan ditut. Edo José Jiménez Boboterekin, Stephan Volksinger-ekin, Raúl Rodríguez Refreerekin, Teresa Lancetarekin, Isaki Lacuestarekin, Filiep Tack-ekin, denak dagoeneko apur bat erromatarrak