BIOLOGOA, DIBULGATZAILE ZIENTIFIKOA, ARGAZKILARIA
RUBÉN DURO PÉREZ (1963) biologoa, zientzia-dibulgatzailea, argazkilaria eta zientzia eta historia naturaleko dokumentalen ekoizle autonomoa da. Science into Images proiektuaren sortzailea da. Hainbat zientzia-talderekin lan egin ohi du, horiei material grafikoa ematen die, eta hainbat ikus-entzunezko ekoitzi ditu haiekin, bere ikerketa-proiektuak azaltzeko.
Bizitza mikroskopikoaren edertasuna eta balioa erakusteko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Estatuko eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu, eta telebistako eta irratiko saio batzuk eskaini dizkiote.
Haren irudiak hainbat zientzia- eta dibulgazio-aldizkaritan argitaratu dira (Symbiosis, International Microbiology, Contributions to Science, PLoS ONE, National Geographic, Investigación y Ciencia, Muy Interesante), eta CosmoCaixak 2012an antolatutako "Microvida. Más allá del ojo humano" erakusketa osatu zuten.
Partekatu: