Azkuna Zentroa - Susana Inglada

SUSANNA INGLADA

GRABADO

Banyeres del Penedès, 1983. Herbehereetan bizi da (HB). Ikasteko leku izan ditu Bartzelonako Unibertsitatea (Erasmus Willem Kooning, HB), MA Frank Mohr Institute (HB), HISK 2017-18 egoiliarra (BE), Halle 14 Spinnerei (DE), Kunst and Complex (HB), Mexiko Hiriko enbaxada (MDF), Frans Masarell (BE), 18th Street L.A. (AEB) eta DordtYart (HB). Guasch Couranty 2. saria, Generación 2019 saria, George Verberg Grant 2013eko izendapena eta Scheffer saria (HB) dauzka. Oraintxe bertan, YGA III Groningen Museum (HB) sarirako hiru finalisten artean dago.

Lortutako egonaldien eta sarien artean, aipagarriak dira hauek: Solo Museo Dordrecht (HB), Generaciones’19 La Casa Encendida (ES), Ojos de Oro Museo Folkwang (DE), Vreemde Gewontes Kunsthal Rotterdam (HB), Drawing Now (FR), Soft Elements of Some Violent Tendencies ExtraCity (BE), The Power of Drawing, Centraal Musem (HB), Maelström Arti et Amicitiae (HB), Drawing Front Drawing Centre (HB), Museo TenBogaerde (BE).

Partekatu:

MARRAZKI HEDATUA

Nire laneko gai nagusiak ditut botere-egiturak, generoa, indarkeria, bidegabekeria soziala eta giza izaera. Marrazkian abiatuta, historia berriena eta ESko nahiz mendebaldeko gizarteetako gaurkotasuna ulertu nahi dut.

Erroma 2 kapitulu, nire esperientzia Akademian:
1.- Patriarkatuaren jatorriak.Arteetan irudikatuta hainbeste emakume-bortxaketa izateak harritu egin ninduten (adibidez, Proserpinaren bortxaketa, Berniniren Apolo eta Dafne edo “Susana eta zaharrak” pintura biblikoa…).
___________________________
“S. eta z.” pinturako historia biblikoaren irudikapenak berrikusten aritu nintzen. Jabetu nintzen gizonezko artista gehienek emakumeen gorputza bi modutara irudikatu dutela: birjina moduan edo biktima gisa. Judith eta Holofernes irudikatzean, botere-jokoa biratu egiten da, eta emakumeak irabazi egiten du, mendeku gisa.
Historian zehar, hainbat modutara irudikatu izan dira boterea, bortxaketa eta emakumea. Emakume artistek aurkako jarrera hartu dute emakumearen irudikapenari dagokionez (Kiki Smith, Kara de Walker…). Nola azaldu izan da emakumeen irudia historian zehar? Nola irudikatu dut emakume irudia nire lanean? Zein da horrekiko nire jarrera? Nola jarri auzitan boterea artearekin? Proiektu hau Erroman hasi zen, eta jarraitu egin du Herbehereetako museo baterako proiektuan.

2.- COVID-19 iritsi zen eta ezin izan nuen ikerketako zati hau egin. Hirira iritsi berri nintzela, estudioan giltzapetu behar izan nuen neure burua. Ikerketa formal bat egitea erabaki nuen, hainbat teknikatan, hala nola animazioan eta inprimaketa grafikoan. Gertatzen ari zena landu nuen. Egunean marrazki bat. Animazioarekin lan asteburuan, linolioarekin txandakatuz. Ia 3 hilabete eman nituen irten ezinik. Neure estudioan lanean. Azken hilabetea bisitatzen igaroko dut, hasi nahi nuen moduan amaitzen.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK