Ziomara Hormaetxe Fernández Gernikako koreografo eta dantzari bat da, Artearen Historian lizentziatua UPV/EHUn.
Dantza ikasi zuen Nizako Sophia Antipolis Unibertsitatean eta Canneseko Ecole Superieure de Danse-n. Freelance gisa zenbat urtez prestakuntza jaso ondoren, 2014an bere konpainia sortu zuen, Ziomara Hormaetxe Company. Ordutik, proiektu artistikoak sortzen aritu da koreografo eta interprete independente gisa. Dantza eta teknologia berriak uztartzen jarraitzen du, touchdesigner, New Media Artist, bideo interaktibo, Cinema 4D eta AA-rekin egindako Artificial Life Scenography erabiltzen dituzten artistekin lankidetzan.
Bere lanen artean bereziki nabarmendu behar dira Venezuelan biran egondako “Symbiosis”, eta Hego Koreako New Dance Festival jaialdian eta AEBetako Detroit City Danse Festival jaialdian estreinatutako “Biopiracy”. “Ahotsak” lanean, Gernikako bonbardaketaren biktimen testigantzak biltzen ditu, eta Miarritzeko Le Temps D’Aimer la Danse jaialdian eta Parisko Le Etoile du Nord antzokian estreinatu zen.
Interprete- eta koreografo-lana irakasle-lanarekin uztartzen du, eta dantza garaikideko workshop-ak eman, eta proposamen berriak sortzen ditu.