Txartelak eskaintza zabala jartzen dizu eskura, zentroko ekintza kultural eta sozialez eta jarduera fisikoez gozatzeko. Txartelaren bidez, ekintza guztiei buruzko informazioa jasoko duzu aldian behin, eta deskontu eta onura interesgarriak lortuko dituzu.
Partekatu:
Az txartela eskuratzeko, Kulturen Atarian dagoen Az Infora (informazio-puntura) hurbildu baizik ez duzu egin behar. Berehala emango dizugu, ordutik aurrera erabili ahal izateko. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du.
Az txartelarekin hau lortuko duzu: Kultura-programazioko jardueren sarrerak erosteko beherapena izatea, Mediateka BBK-ren zerbitzuak erabiltzea edo Jarduera Fisikoko Zentroko igerilekura edo gimnasiora harpidetza egitea.