BILBOKO ALONDEGIAREN HISTORIA

Hiribilduko ardo-biltegia izan zena, gaur egun kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da.

Partekatu:

HISTORIA

XX. mendearen hasieran, Bilbok biztanleria- eta ekonomia-hazkundea izan zuen, horren ondorioz, Zabalgunea esaten zaion aldera zabaldu zen, eta hor egin ziren Alhóndiga bezalako eraikinak.

1905ean, Udalak Ricardo Bastida udal-arkitektoari eskatu zion ardo-, olio- eta ozpin-biltegi hau eraikitzeko, eta sei hamarkadatan hiriko merkataritza-gune gorenetako bat izan zen. Ricardo Bastidak eraikin handi bat proiektatu zuen, industriala, funtzionala, aurreratua eta estilo modernistakoa, harriaz eta adreiluaz gain, hormigoia erabili zuen lehenetakoa.

Alondegia 70eko hamarkadan itxi zen, bere jardueraren gainbeheraren ondorioz. 2010ean berriro ireki zen, aisialdi- eta kultura-zentro bihurtuta, eta industria-hiriaren eredua zerbitzu-hiri bihurtzeko 1990eko hamarkadan Bilbok hasitako prozesuaren barruan, kultura izan baita eraldaketaren funtsezko eragileetako bat.

Eraikina estilo modernistakoa da, eta haren fatxadak mantendu, eta zaharberritu egin dira. Kanpoaldeko klasizismoak kontraste nabarmena sortzen du barnealdean Philippe Starck diseinatzaile frantziarrak asmatu zuen hiri-giroko espazio berezi eta soilarekin.

Azkuna Zentroa - Historia

Urte hauetan, zenbait etapa izan ditu Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok, Aisia eta Kultura Zentro gisa, gaur egun den horretara iritsi arte. Une honetan, 2019-2023 Programa Proiektuari jarraituz, gizartea kultura garaikidearekin lotu nahi du, eta balio erantsia gehitu hiriko testuinguru kultural, artistiko eta sozialari. Arte-sorkuntza garaikidearen bidez, Bilbok lehen mailako kultura-erreferente bihurtzeko egin den apustuan laguntzen du.

Gaur egun, Azkuna Zentroa milaka eragile kulturalek eta artistikok osatutako komunitate bat da, eta haren programazio egonkorra erreferentziazkoa da hainbat zerbitzuri dagokionez, esaterako, Jarduera Fisikoko Zentrokoa edo Mediateka BBK-koa. Jakintza, praktika, proiektu eta esperientzien oinarri zabal horretatik abiatuta sortu da gaur egungo jalkina, XXI. mendeko kulturaren plataforma berri modura proiektatzeko duen oinarria.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok gizartea kultura garaikidearekin lotzen du

Azkuna Zentroa - Atrio de las Culturas
Philippe Starck

PHILIPPE STARCK

Philippe Starck-ek, irudimenez beteriko sortzaile aseezin eta ideien ekoizle handi honek, lehen begi-kolpean maitemindu zen AlhóndigaBilbaoko proiektuaz eta hiriaz. Harreman horren ondorioz, inoiz ez bezalako hiri-gune bat sortu zen. Egileak bere kutsu bakana eta bere lan guztiek duten izaera berezia utzi ditu bertan. Eraikina gizatiartzeko erronka gainditu du, herritarren eguneroko bizitzako erreferentzia-puntu berria baita orain.

Zaharberritze-lanetan jatorrizko fatxadari eutsi zitzaion, 1999an interes kulturaleko ondasun deklaratu baitzen, eta erantsitako atal bakar batek ere ez du gainditu dorreen altuera. Kanpoaldeko klasizismoak kontraste nabarmena sortzen du barnealdean diseinatzaile frantziarrak asmatu zuen hiri-giroko espazio berezi eta soilarekin. Ehun urtetik gorako espazio honetan bizitzeko modu modernoa, haren funtsaren zati handi bati atmosferan eusten diona. Hiri bat da, hiri baten barruan, bere eraikin eta kaleekin, non bizi baitira egunero haietatik igarotzen diren era askotako ikusleak.

TOUR BIRTUALA

Azkuna Zentroa hiriko eraikinik adierazgarrienetako batean dago kokatuta.

Bisita gaitzazu gure tour birtualaren bidez!