BISITA

Proiektu honen testuingurua ezagutzeko eta Zentrora datozen pertsonen esperientzia hobetzeko, bisita gidatuen programa bat egiten dugu, era askotako publikoen komunitateetara egokitua eta talde txikietarako antolatua, pertsonek modu aktiboan parte har dezaten.

Partekatu:

BISITA GIDATUAK ERAIKINETIK

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko.

Azkuna Zentroa hiri bat da, hiri baten barruan, bere eraikin, kale eta plaza publikoarekin, non bizi baitira egunero haietatik igarotzen diren era askotako ikusleak. Zentro garaikide honek giroan gordetzen du bere funtsa, eta arteekin topo egiteko eta pertsonen arteko harremanetarako pentsatu da. Eremu ireki gisa, egoteko, esperimentatzeko eta igarotzeko leku bat da.

Bisita honetan proiektu honen intrahistorian barna ibiliko gara: nola pentsatu zen, Atariko 43 zutabeen zergatia edo zer gertatzen den eraikin honen azpian. Gainera, uztailaz geroztik, terrazara joateko aukera emango dugu, Bilboren erdigunearen ikuspegi ezezaguna eskainiz, Bilboko Alondegia zer izan den eta zer den testuinguruan jartzeko: hiriko ardo, olio eta ozpinetakoen biltegia, 110 urterekin baino gehiago dituena. 2020an izango da, hain zuzen, Kultura Zentroaren hamargarren urteurrena.

Azkuna Zentroa - Visitas guiadas
BISITA GIDATUAK ERAIKINETIK

Partikularrak

  • Egunak: Asteartea, Asteaskena eta Larunbata
  • Ordutegia eta hizkuntza: 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)
  • Iraupena: 45 minutu
  • Edukiera: Gehienez 25 pertsona bisita bakoitzeko
  • Izena-eman: Sarrera dohainik.

IZENA-EMAN

—-

Ordutegi honetatik kanpoko taldeak

  • Euskaraz edo gaztelaniaz: 60€ taldeentzat.
  • Ingelesa edo frantsesa: 70€ taldeentzat.

IZENA EMAN

  • Elkarte eta ikastetxeentzat*: 30€ Euskaraz edo gaztelaniaz // 35€ Ingelesa edo frantsesa.
  • Elkarteak IFK aurkeztu beharko du aldez aurretik.

IZENA EMAN

Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke Az Info (informazio gunea), 944 014 014 telefonoan edo emailez info@azkunazentroa.eus.

BISITAK ERAKUSKETARA

Ixone Sádaba. “Escala 1:1”

Sarrera-ibilbideak

Hogeita hamar minutuko sarrera-ibilbideak, erakusketa-gelan ikusgai den erakusketa testuinguruan kokatzeko.

Data: Otsailaren 6tik aurrera
Ordutegia: Ostegunero 18:30ean
Iraupena: 30min
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania, eskariaren arabera. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean, bisita euskaraz izango da.
Edukiera: gehienez 20 pertsona bisita bakoitzeko, gidaz gain.
Edukiera minimoa: 4 pertsona
Sarrera: Dohainik aldez aurretik izena emanda.
Izen emateak (laster)

actividad_publicaciones_catálogo_de_derivas_oscar_gomez_Esperanza_lopez

DERIBAK AZKUNA ZENTROAN

Espazioan eta pentsamenduan esperientzia desberdin bat izatea nahiago dutenek informazioa eska dezake Az Info-n, Azkuna Zentroko artista AZ kide Oscar Gómez Matak Espe López artistarekin batera landu dituen ‘Deribei’ buruz.

Pasiera edo nora gabeko ibilaldi indibidual hauek partzialki gidatuta daude. Haien bidez, pentsamendua beste toki batera joaten da, beste era batez hautematen dugu inguratzen gaituena, eta behatzaile gisa sumatzen dugu geure burua.

Esperientzia artistiko honek aukera ematen digu gure tokiaz jabetzeko, inguruneko fluxuari dagokionez; beste era bat da Azkuna Zentroko esperientzia bizitzeko.

Informazioa eta erreserbak: Az Infon (informazio-gunean) eta telefono honetan: 944 014 014.