IRISGARRITASUNA

Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, edonorentzat irekia eta irisgarria.

Zentroak baditu dibertsitate funtzionala edo mugikortasun murriztua dutenentzako elementu mekanikoak, lehentasun-sarbideak eta bainugela egokituak, bai eta itsuentzako edo ikusteko zailtasunak dituztenentzako braillean, erliebean eta piktogramekin osatutako seinaleak ere. Gainera, badaude familientzako zerbitzu bereziak, hala nola igerilekuko aldagelak, edoskitze gela edo Mediateka BBKn paseatzeko aulkiak uzteko lekua.

Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lanean ari gara, bisitari-komunitate guztiek esperientzia egokia izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kulturaz baldintza berdinetan esperimentatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten.  Xehetasunen bat kontsultatu nahi badiguzu, etor zaitez Atarian dagoen AZ Info informazio-gunera.

 

   Irisgarritasun politika

Partekatu:

Azkuna Zentroa - Accesibilidad
SARBIDEAK ETA JOAN-ETORRIAK
  • Zentrorako lau sarrera nagusietatik hiru irisgarriak dira. Bata kalearen arrasean, bestea arrapalatik igota eta azkena igogailuz eskaileren malda gainditzeko.
  • Igogailu guztiek erliebea duten braillezko botoiak dituzte, altuera egokian jarrita eta euskarazko eta gaztelaniazko ahotsaz, solairuei, ateak ireki eta ixteari eta martxaren noranzkoari buruzko informazioarekin.
  • Zentro osoan, informazioa hizkuntza desberdinetan aurkitu daiteke, eta igogailuetara eta sarreretara eramaten duten ibilbideak baldosa podotaktilekin nabarmenduta daude.
  • Komun irisgarriak daude zentroko gune guztietan.
  • Atarian edoskitze-gela bat dago, konketarekin eta beso-euskarriak dituzten atseden-aulkiekin.
  • Gurpildun aulkiak daude maileguan adineko pertsonentzat edo mugikortasun murriztua dutenentzat.
EKIPAMENDUA MAILEGUAN / ESPAZIOAK

Az Infon

  • Gune irisgarria duten erakusmahaiak eta beso-euskarria duten aulkiak, arreta jasotzen duen jendearentzat.
  • Gune honetan indukzio magnetikoko begizta eramangarria eska daiteke, eta zentroko beste edozein arreta-gunetara eraman.

Auditorioan

  • Gurpil-aulkien erabiltzaileentzat erreserbatutako espazioak, eta mugikortasun murriztua duten pertsonek lehentasunez erabiltzeko besaulkiak.
  • Begizta magnetikoa
  • Eskailerak igotzeko plataforma agertokira sartzeko

Mediateka BBKn

  • Lupa handitzaileak; langileei eskatu ahal zaizkie
  • Testua handitzeko programa duten aplikazio informatikoak.
  • Auto-maileguko eta funtsa kontsultatzeko postu irisgarriak
  • Irakurketa errazeko liburuen bilduma, gaztelaniaz eta euskaraz
  • Bi ordenagailu egokitu, Mediatekako bigarren solairuan kokatuak eta lehentasunez gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat.

Jarduera Fisikoko Zentroan

  • 6 aldagela egokitu, dutxaontziekin, lehorgailuekin, konketekin eta abarrekin, elementu guztiak irisgarriak direla.

Aldageletako 2 igerilekuan daude, gurpil-aulkietako erabiltzaileentzat bereziki prestatuta, eta, gainera, hau dute:

  • 2 ohatila zabal elektriko, altueran erregulagarriak.
  • Aulkia/ohatila transferitzeko garabiarekin
  • Uretako 3 gurpil-aulki maileguan
  • Igerilekuko ontzietara transferitzeko garabi eramangarria
  • Igogailua, 3. solairuko aldagelak eta 4. solairuarekin komunikatzeko, igerilekurako zuzeneko irteerarekin.
  • Igerilekuko ontziak, baranda duten eskailerekin, mugikortasun murriztuko pertsonei uretan sartzea errazteko.
  • Desgaitasuna duten pertsonek eta gurpil-aulkian doazenek erabiltzeko moduko ariketa-makinak dituen gimnasioa (hand bike, adibidez).

Aparkalekuan

  • Aparkalekuek plaza egokituak eta mugikortasun urriko sarbidea dituzte.
BESTE ZERBITZU ETA BALIABIDE BATZUK
  • Aldapa tolesgarri mugikorra, altuera txikiko agertokietan erabil daitekeena igoera-desnibela gainditzeko.
  • Bisita gidatuak, hainbat publiko-komunitateren beharretara egokituak. Ibilbiderik irisgarrienak hartzen dira kontuan, eta, hala behar denean, beharrezko laguntza-elementuak ematen dira: gurpil-aulkia, erraz ulertzeko moduan egindako aurkezpenak adinekoentzat eta ulermenean edo hizkuntzan muga duten pertsonentzat.
  • Era berean, bisitak egiten dira zentroan eta Mediatekan, aldez aurretik jakinaraziz gero, beharretara egokituta.
  • Erakusketek mugikorrean doan deskargatzeko moduko audiogidak dituzte.
  • Irakurketa errazeko saioak antolatzen dituen kluba
  • Tarifa bereziak. Jarduera Fisikoko Zentroak tarifa bereziak ditu igerilekuko eta gimnasioko ikastaroetan, % 25eko deskontua 3. adineko pertsonentzat eta desgaitasuna duten pertsonentzat, % 33ko ziurtagiria aurkeztuta.
  • Igeriketa egokituko ikastaroak
  • Zinema, kafetegia eta jatetxea irisgarriak dira. Badira begizta magnetikoa duten zinema-aretoak, gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat erreserbatutako espazioekin.
WEBGUNEAREN IRISGARRITASUNA

Webgunea eraikitzean eta garatzean, erabilerraztasuna hartzen da kontuan, aintzat hartuta Administrazio Publikoak A eta AA mailako egokitasun-irizpideak bete behar dituela UNE 139803:2012 arauaren atari gisa  (Web edukirako erabilerraztasuneko jarraibideen baliokidea (WCAG) 2.0).