JARDUERA FISIKOKO ZENTROA

Irakurri sarri egiten diren galderen eta erantzunen zerrenda, gure instalazioen araudi eguneratua lortzeko. Erabiltzaile guztientzako esperientzia seguruaren oinarria dira.

Partekatu:

SARBIDEA

Zein da Jarduera Fisikoaren Zentroko ordutegia?

Jarduera Fisikoaren Zentroa egunero egoten da irekita, ordutegi honetan:

Astelehenetik ostiralera: 07:00-22:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:00

07:00etatik 09:00etara eta 21:00etatik 22:00etara, Iparragirre kaleko sarreratik.

Espazio guztiak zabalik daude?

Gimnasioan, areto funtzionalean eta igerilekuan sar zaitezke.

ALDAGELAK

Zabalik al daude aldagelak eta gimnasioko eta igerilekuko
dutxak?

Igerilekuan eta gimnasioan irekita daude aldagelak eta dutxak.

IGERILEKUA

Zer jantzi mota eraman behar dut igerilekuan?

Nahitaezkoa da jantziak, bainurako txanoak eta txankletak erabiltzea. Azkuna Zentroak bainurako jantzi homologatu gisa aitortzen du Burkinia.

Zein adinetatik aurrera sar daitezke adingabeak bakarrik igerilekuan?

12 urte betetzen dituzten urtean hasi eta 14 urtera arte, gurasoen baimenarekin.