JARDUERA FISIKOKO ZENTROA

URA

Igeri egiteaz gain, entrenatu eta sasoian jar zaitezke igerilekuan, zure beharrizanetara ondo egokitutako ariketak eginez. Aqua Box, Aquafitness edo Aquadantza bezalako jarduerak eginez, aukera duzu erresistentzia kardiobaskularra handitzeko, gorputza bizkortzeko, artikulazioen mugikortasuna handitzeko, lan fisikoa eginez pisua kentzeko, eta koordinazioa eta erritmoa hobetzeko, uretan gozatuz.

Aquapilates egiten baduzu, giharrak bizkortu, malgutasuna hobetu, eta erlaxatu ahal izango zara; eta Aqua salud jardueraren bidez, oreka eta koordinazio hobea izango dituzu. Ahalmen urritasun fisiko edo psikikoren bat dutenek igeriketa egokituko ikastaroetan eman dezakete izena. Ariketa egokia da mugimenduak miatu eta giharrak akuilatzeko, eta giharren tonua hobetu eta trebetasun desberdinak eskuratzeko.

**Igerilekua abuztuaren 1etik 31ra (biak barne) itxita egongo da, higiene eta osasun aldetik behar bezala egokitzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren araudiari jarraiki.

Azkuna Zentroa Jarduera Fisiko Zentroa - Igerlekuko Jarduerak

LURRA

Gimnasioan, ondo hornitutako ekipamendua duzu gorputza trebatzeko, hain zuzen, fitness areto osoa, eta azken belaunaldian sortutako 180 makinatik gora ariketa kardiobaskularrak egiteko eta giharrak lantzeko: stepak, arrauna, eliptikoak, lasterka egiteko zintak, ariketa-bizikletak… Gainera, jarduerak egiteko sei gela eta bi aldagela dituzu eskura.

Zirkuituen eskaintza zabala dugu (orokorrena edo bereziena), zure neurrirako entrenamendua izan dezazun. Eta, hala nahi baduzu, neurrira prestatuko aholkularitza profesionala eska dezakezu.

Centro de Actividad Física de Azkuna Zentroa - Cursos Tierra
CAF: Taller Gravedad 0

TAILERRAK

Ikastaro erregularrez gain, Jarduera Fisikoko Zentroak tailer espezializatuak antolatzen ditu. Laster argitaratuko ditugu 2024-2025 denboraldiko tailerrak.