Jarduera Fisikoaren Zentroak 7.750 metro koadrotik gora hartzen ditu, lau solairutan banatuta. Gimnasio bat, entrenamendu funtzionalerako areto bat, bi igerileku, hainbat jarduera-areto eta lau aldagela ditu -bi aldagela familientzat, eta beste bi egokituak-.
Partekatu:
IGERILEKUA
Ur-eremua eraikinaren goialdean dago, eta bi piszina-ontzi ditu, sakonera eta tenperatura desberdinekin, adin-tarte desberdinetako lagunen beharrak betetzeko. Igeriketa libreaz gain, era askotako jarduerak egin ahal dira, irakasle espezializatuek gidatuta.
GIMNASIOA
Fitness-gela lehen solairuan dago, eta makinen ekipamendu osoa du entrenamendu aerobikoa eta kardiobaskularra egiteko. Zentroan balio anitzeko hainbat gune daude, jarduera kolektiboak garatzeko.
ARETO FUNTZIONALA
250 metro koadroko espazio hau hirugarren solairuan dago, entrenamendu funtzionalerako diseinatu eta egokitu da, eta, bertan, pertsona bakoitzak bere beharretara eta prestakuntza fisikora hobekien egokitzen den zirkuitua egin ahal du.