JARDUERA FISIKOKO ZENTROA

Centro de Actividad Física de Azkuna Zentroa - InBody

INBODY BERRIA

Azkuna Zentroko gimnasioan, Inbody sistema berritzailea dugu. Gorputz-osaeraren analizagailu honek egoera fisikoaren hainbat eragile hartzen ditu aintzat, hala nola gorputz-osaera (gantz-ehunekoak, giharrak, ura), eguneko kaloria-kontsumoa…

Emaitza horiek ikusita, begiraleak entrenamenduaren helburuak finkatu, gehien komeni zaizkizun jardueren plangintza egin, eta objektibotasunez balioetsiko du egoera fisikoa hobetzeko modua.

Saioa: Premium: hilabetean bat doan // Gimnasioa: saio bat doan izen-ematearekin.
Egunak eta orduak: hitzartu gabe.
Erreserba: eskatu aretoko begiraleari edo gimnasioko osasun-laguntzaile teknikoaren postuan.

Centro de Actividad Física de Azkuna Zentroa - Entrenador personal

ENTRENATZAILE PERTSONALA

Helburu zehatz bat baduzu eta zure entrenamendua trinkotu nahi baduzu, hartu entrenatzaile pertsonalaren zerbitzua (personal trainer edo PT).

Gainera, saioak pertsona batekin, birekin edo hirurekin egiteko aukera ematen dugu, betiere denek helburu eta beharrizan berberak edo antzekoak badituzte entrenamendu aldetik, horrek bide ematen baitu zerbitzuaren kostua merkatzeko.

Lurreko eta Uretako ariketak nahas ditzakezu, hidrodinamikaren onurak zure entrenamenduan ezartzeko.

Zerbitzu hau kontratuz gero, gimnasioko, aretoetako eta igerilekuko material guztia erabili ahal izango duzu, ikastaroetako erabilerak ahalbidetzen badu.

Saioa (erabilpen 1): 46,45€ (pertsona 1) / 57,45€ (2 pertsona) / 68,90€ (3 pertsona).
Saioa (5 erabilpen): 215,05€ (pertsona 1) / 250,50€ (2 pertsona) / 281,80€ (3 pertsona).
Saioa (10 erabilpen): 426,85€ (pertsona 1) / 469,65€ (2 pertsona) / 516,60€ (3 pertsona).
Iraupena: ordu bat (%50eko deskontua ordu erdiko saioetan).
Egunak eta orduak: hitzartu gabe.
Erreserba: Jarduera Fisikoko Zentroko informazio-mahaian.