Prototipoak 2025

PROTOTIPOAK. FORMA ARTISTIKO BERRIEN NAZIOARTEKO BIENALA

BIENALA

DATA

Maitzaren 27tik 31era

Prototipoak Azkuna Zentroaren Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala da.

Begirada desberdinak dituzten eta jatorri desberdinetakoak diren sortzaileen topaketa bat, zeintzuek errealitatearen alderdiak zalantzan jartzen dituzten eta ahalegina egiten duten praktika artistikotik bertan eragiteko aukerak zabaltzeko.

Gaur egungo formetatik abiatzen dira, beren kode eta sorkuntza-denborekin, aldatzen diren agertoki eta formatuetan eta era askotako lengoaiekin, eta esperientzia eraldatzaileak proposatzen dizkiote publikoari, oroimenean irauteko modukoak.

Prototipoak bienalak hitzaren adiera batetik zabaltzen du bere ekintza- eta pentsamendu-esparrua: “prototype”, erreferentzia egiten baitio zerbaiten lehen bertsio bati, gailu baten aurretiazko gauzatzeari, zeinetatik beste forma batzuk eratorriko diren. Horrela, espazioak egiteko modu bat sustatzen du, ziurgabetasunetik, jakin-minetik eta etengabeko zalantzatik abiatuta, beste mundu batzuen aukera zabalduz. “Zer”, “noiz” eta “zergatik” galderen ondoan, prototipo horiek definitzen dute kultura “nola” eta “non” gertatzen den. Proiektu bakoitzerako kokaleku egokia, euskarrien, formatuen eta espazioen dibertsitatea eta egokitasuna.

Partekatu:

Prototipoak bi urtez behin izaten da, hasieran gonbit egiten baitzaie artistei sorkuntza-prozesu bat abiarazteko, eta horren garapenak eta etorkizuneko oihartzunek harremanak, ezagutzak, oroitzapenak, bizipenak sortzen baititu… Denbora horretan, zentroko taldeak parte hartzen du eta inplikatzen da ideien garapenean, proiektuen bizitza aldakorrean, “Prototipoa” esplorazio komuna izan dadin, sorkuntzatik, kudeaketatik, ekoizpenetik eta komunikaziotik abiatuta. Ekitaldia maiatzaren amaieran izaten da, ospakizun moduan, orduan gauzatzen baita prozesu horien guztien emaitza eta partekatzen baitira publikoen komunitateekin.

2025ko edizio honetan, Prototipoak bienalak begiratzen die Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon gertatzen denaren esperientziak sortzen dituen emozio sozialei, pentsamenduei eta sentimenduei, eta pertsonen bizitzan eragiteko duen moduari. Era berean, apustua da zentroko espazioa, hiri-espazioa eta landa-aldea, naturala eta artifiziala, biologikoa eta robotikoa, “bir-naturalizatzearen” alde, hausnarketa berri bat eginez kulturaren eta gizartearen iraganari eta etorkizunari buruz, dibertso, berezi eta espezifiko denak duen positiboari buruz, artearen eta gizartearen, artisten eta publikoen komunitateen arteko zirrikituan.

AURREKO EDIZIOAK