DISEINUA
, TOPAKETA
PROIEKTUEN AURKEZPENA
Osteguna, apirilak 22, 18:30 (Lantegia 1). Sarrera dohainik gonbidapenarekin (jaso Az Infon), eserleku guztiak bete arte.
PERFORMANCEA BIRIBILEN ESKUTIK
Ostirala, apirilak 23, 15:00etatik 20:30era, eta larunbata, apirilak 24, 9:00etatik 15:00etara (Kulturen Ataria). Sarrera dohainik.
Bestelako moldeak egiteko, bestelako moldeak erosteko. Ekonomia zirkularrak produkzio- eta kontsumo-metodo bat proposatzen du, baliabide materialak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta diseinua abiapuntutzat hartuta. Euskal DiseinuAZ programaren barruan, hiru proiektu paradigmatiko aurkezten dira, dendAZ. This is Basque Design komunitatearen parte direnak.
Partekatu:
ABAD DISEÑO. BIRIBIL
Abad Diseñok Biribil proiektua jarri du martxan, artisautzaren, maker munduaren eta industriaren arteko ekoizpen-modu berriak aztertzen dituena.
Proiektua aurkezteaz gain, diseinatzaileek diseinu irekiko performance batzuk egingo dituzte jendaurrean, eta Ontzia prototipoa eraikiko dute haietan. Estudioko besaulki bat da Ontzia, edukiontzi batetik sortua, hala edukitzailearekin nola edukiarekin. Biribil proiektuak Bilbao Aurrera programaren babesa du.
TYTTI THUSBERG. SLOWBAG
Tytti Thusberg, Donostian bizi den artista eta diseinatzaile finlandiarrak, emozio jasangarriak proposatzen ditu moda ekologikoko diseinuen bidez.
Bere sorkuntzetan, gogoeta egiten du kontsumoari, modari eta identitate femeninoari buruz, segurtasun-uhal birziklatuekin egindako Slowbag poltsen lerroan islatzen den bezala.
ADRIANA URIBESALGO. EKOMODO
Eko-REC da birziklatzeaz gain automobilgintzarako, elikadurarako (ontziak) edo ehungintzarako produktu bihurtzen duen Europako industria-enpresa bakarra.
Hainbat urtetako ikerketaren eta I+G proiektu askoren ondoren, gehiago itxi du iraunkortasunaren zirkulua, ehun hori eguneroko produktu bihurtu baitu, diseinuaren eta funtzionaltasunaren aldeko apustua eginez.