ANTZERKIA
, PERFORMANCEA
DATA // ORDUA
2025ko ekainak 12, osteguna // 19:00
IRAUPENA // ADINA
65’ // 13+ urte
HIZKUNTZA
Gaztelania
ESPAZIOA
Auditorioa
SARRERA
14€ / 9,80€ AZ Txartelarekin (Maiatzaren 12a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 10,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 10,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 7€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Maiatzaren 12a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.
Alberto Cortés antzerkigile eta performerraren azken sorkuntza eszenikoa da "Analphabet", queer mito edo legenda baten asmakuntza: espiritu erromantiko hau ingurune naturaletan agertzen zaie bikoteei eta haragiaren zaurian harrapatuta bizi da.
TNT 2024 jaialdian estreinatutako pieza honek erromantizismo alemaniarraren eta Andaluziako idiosinkrasiaren kutsua du, eta jorratzen duen ideia da amodio-eraikuntza gisa eratutako bikotearen barruan jasotzen eta egiten den abusua.
Egilearen hitzetan, "istorio honek aditzera ematen du zer egin dezakeen poesiak tratu txarren zauriaren aurrean". “Analphabet” laneko espiritua Alberto Cortésengan sortu da, "halabeharrez, desiraz, mamu bat irudikatu nahi izan dudalako, “maitale-bikotearen” tratu txarrak jaso dituzten gorputzak ordenatu edo sendatu ditzan".
“Analphabet” istorioa "generoaren barneko indarkeriek zeharkatzen dute. Bi gizonek herentzia patriarkala daramate aldean, askotan queer edo maritxu izateak ez baitu hori ezabatzen. “Analphabet” laneko testua eta pieza sortzeko prozesua jasotzen duen lan-egunkaria Siempre vengo de noche (Continta me tienes, 2024) liburuan argitaratuta daude.
Partekatu:
“Ilunabarrean, bikote batek eztabaida latza izan du Gulpiyuriko hondartzan. Horren ondoren, Analphabet izeneko mamu erromantikoa ageri da itsasoaren gainean, eta bere istorioa kontatu eta abestiak kantatu dizkio bikoteari”.
Analphabet mito baten asmakuntza da: espiritu erromantiko hau ingurune naturaletan agertzen zaie bikoteei eta haragiaren zaurian harrapatuta bizi da. Azaltzen denean agerian jartzen du “maitaleen bikotea” izeneko hori amildegi bat dela, eta amodio-egitura horren barruan tratu txarrak izaten ditugula. Bere historia pertsonalak genero barneko indarkerien kaxa irekitzen du, eta agerian jartzen du harreman maritxuetan zorrotz zaindu behar dugula elkar, herentzia patriarkalak goitik behera zeharkatzen baititu harreman horiek. Espiritu oinazetu gisa, Alemaniako erromantizismoaren poesiatik eta paisaietatik edaten du (Goethe, Hölderlin eta Novalis izan ditugu lagun idazketa honetan), baina Andaluziako idiosinkrasiaz eta Euskadiko amodio baten zauri larri batez ere baliatzen da. Analphabet zaldi baten gainean dator zauriturik eta hilzorian, baina esperantza bat dakar: zer egin dezakeen poesiak zauriaren aurrean.
FITXA ARTISTIKOA
Kontzeptua, dramaturgia, testuak, zuzendaritza eta interpretazioa: Alberto Cortés
Biolina eta elkarrizketak: Luz Prado
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
Argiztapen-teknikariak: Benito Jiménez / Cristina Bolívar
Soinua: Oscar Villegas / Pablo Contreras
Koordinazio teknikoa: Cristina Bolívar
Piano-grabazioak: César Barco
Espazio eszenikoa: Víctor Colmenero
Jantziak: Gloria Trenado
Kanpoko begirada: Mónica Valenciano
Fotografia: Clementina Gades eta Johann Pérez Viera
Bideoa: Johann Pérez Viera
Ekoizpena: El Mandaíto Producciones SL
Honako hauekin koprodukzioan: TNT Terrasa Noves Tendències, Condeduque Kultura Garaikidearen Zentroa, FITEI-Festival Internacional de Teatro de Expressáo Ibérica,Centre de les Arts Lliures de la Fundació Joan Brossa eta Cádizko Antzerki Jaialdi Iberoamerikarra.
Lankideak: Azala, Graner, Goethe-Institut Madrid, Escena Patrimonio, Udazkeneko Jaialdia, Andaluziako Instituzio Kulturalen Agentziaren Egonaldi Artistikoen Programa eta La Rinconadako Udala.
Alberto Cortés (Malaga) performerra, eszena-zuzendaria eta antzerkigilea da. Sevillan bizi da, eta hainbat lekutan egiten du lan. rtearen Historia ikasitakoa, Espainiako artista eszenikoen belaunaldi berrien arteko sortzaile harrigarrienetako bat da. Oso bereak dituen hizkuntza eta ikerketekin, lanen barnean testua eta mugimendua txertatuta, sormen askatasuna du ezaugarri, eta horrek nabarmentzen du, karga teoriko eta poetiko zainduz.