PERFORMANCEA
DATA ETA ORDUTEGIA
2021eko ekainak 3 eta 4, 15:00etatik 20:30era
SARRERA
Dohainik, leku guztiak bete arte
Amalia Fernándezen "Expografía retrospectiva" (Atzera begirako espografia) proiektuan hainbat egoera-objektu daude; performer-ek aktibatuko dituzte, eta horien edukia, instalazio-bertsioan, artistaren pieza eszenikoen atzera begirakoa da.
Partekatu:
Zentroan egonaldia izan ondoren, publikoen komunitateek ezagutzen ez dituen korridore, hormarte eta txoko ezkutuz beteta dauden hiru eraikinetatik dabil artista. Egonaldi horretan eta espazioen ikerketa horretan oinarrituta, leku horietan berriz bisitatu ahal izango diren haren lehenagoko piezen zatiak erabakiko ditu. Site-especific proiektu hau guztiz lotuta dago gertatzen den espazioarekin, “arkitektura material eta fisiko bezala, lantoki moduan eta obra ekoizteko leku gisa”.
Horrela, ondoz ondokoak ez diren zortzi orduko iraupena duen pieza honetan, AZko hiru eraikinak piezaren dramaturgiarako funtsezko gune bihurtuko dira. Bertan, sei performer-ek espazio horiek erabiliko dituzte museo-instalazio formatuko hainbat obra aktibatzeko, eta jendea haietan ibili ahal izango da (sartu eta irten), museo erraldoi bat balitz bezala. Esperientzia estetikoa da, iraupen luzeko formatukoa, eta hamahiru lan labur ditu, elkarren artean independenteak, zeinak 45 minutuz aktibatuko diren begizta batean.
AMALIA FERNÁNDEZ. Madrilen bizi da 1998tik. Jende askorekin ikasi duen arren, Mónica Valenciano du bere irakasletzat; 11 urtez lan egin zuen harekin El Bailadero konpainian. 2005ean, bakarkako lanean hasi zen, besteak beste, pieza hauekin: Matrioshka, Kratimosha eta En Construccion; El resistente y delicado hilo musical eta Expografía. Horrez gain, elkarlanari ere ekin zion, hala nola Shichimi Togarashi eta Juan Dominguez artistekin eta Perrita China eta Nilo Gallegorekin. Amalia Fernández, aldi berean, artistei laborategietan irakasten aritzen da, eta Iyengar yogako irakaslea ere bada.
Egilea eta zuzendaria: Amalia Fernández
Aktoreak: Catherine Sardella, Nines Martin, Óscar Bueno, Maia Villot De Diego, Nazario Diaz & Amalia Fernández