ANTZERKIA
, PERFORMANCEA
DATA
2023ko apirilaren 20a, osteguna
ORDUA
19:00
IRAUPENA
60 minutu tarterik gabe
ESPAZIOA
Auditorium
SARRERA
14€ / 12,50€ Az Txartelarekin
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 13,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 13,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat
ESTRENALDIA
WEB OFIZIALA
EMDLM Eszena
Estudio Gheadak "El Mejor de los Mundos" (EMDLM) estreinatuko dute, performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa.
Eszenaratze honetan, publikoak ikus-entzunezko autorretratu baten eraikuntza ikus dezake, zuzenean eboluzionatzen duena, protagonistak bizi izandako eta kontatutako esperientziei erantzunez. Horrela, elkarrizketa bat sortzen da antzezlearen eta teknologiaren artean, teknologia lagungarri baitzaio gailuen pantailen atzean ezkutatuta dagoen kanpoko publiko abstraktu eta urrunak kontsumitzeko moduko autorretratua eraikitzeko.
Partekatu:
EMDLM proiektuak, besteak beste, aztertzen ditu nortasuna ezartzearekin lotutako gaiak, eraikuntza hori modu pribatuan egiten ez den gizarte batean, hautu, esperientzia eta akats guztiak publikoak baitira.
EMDLM diziplina anitzeko proiektua 2018an hasi zen instalazio artistiko gisa. Erretratu zatikatuak, desitxuratuak eta sarritan loturarik gabeak, ustezko arintasunaren azpian gizarte globalizatu eta konektatu bati dagokion tentsio existentziala ezkutatzen dutenak.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Gheada
Dramaturgia: Rut Briones
Aktorea: Ane Pikaza
Kamera: Ce Pams
Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
Ikusizkoak eta espazio eszenikoa: Gheada
Musika: Adrián García de los Ojos
Soinu-espazioa: Ibon Aguirre
Aholkularitza koregrafikoa: Jaiotz Osa
Eskerrak: Emilia Martín, Olatz Aldonza
Auditorioaren iluntasunean, emakume bat dabil. Oinez doan bitartean, bere bizitzaren balantzea egiten du, pixkanaka bere buruaren eta, horrekin batera, bere denboraren autoerretratua osatzen joango den narrazioa.
El “Mejor de los Mundo” antzezlanean zuzeneko autoerretratu honen eraikuntzaren lekuko gara, interpretearen eta bere burua erretratatzeko erabiltzen dituen ikus-entzunezko tresnen eta bizi den une historikoaren arteko elkarrizketa baten bidez. Zuzeneko kameren eta aurrez grabatutako loop-en bidez, protagonista bere nortasuna eraikitzen eta aletzen joango da, etengabe konektatuta dagoen etiketa baten urruneko kontsumorako egindako erretratua sortuz.
Ane Pikaza
Arte Ederretan eta Antzerkian lizentziatu zenetik, ilustrazioa eta arte eszenikoen arloak uztartu ditu. Diziplina anitzeko profila du, eta horrek aukera eman dio era askotako formatuak, aplikazioak eta harremanak ikertzeko, ilustrazioa eta sektore paraleloak jorratuz.
Gheada
Raquel Durán eta Rut Briones-ek sortutako estudio artistikoa da, esperientzia murgiltzaile, interaktibo eta performatiboetan espezializatua. Gaur egun, teknologia eta artisautza uztartzen diren proiektu kulturalak garatzen dituzte narratiba inguratzaile baten zerbitzura, geruza anitzeko esperientzia sentsorialak eskainiz.