JARDUNALDIA
DATA
Osteguna, urriak 6
ORDUA
18:00 – 22:30
SARRERA
Dohainik
Azkuna Zentroak ateak irekiko ditu aurten ere, publikoa Zentroan lan egiten duten artistekin elkartzeko. Jardunaldiaren programazioa berariaz pentsatuta dago arte bizien, kultura digitalen, zinema eta ikus-entzunezkoen, literaturaren eta arte bisualen inguruan sortzen ari diren ikerketa, sorkuntza eta ekoizpeneko hogeita hamar proiektu transdiziplinarrak esperimentatzeko, ezagutzeko eta partekatzeko.
Hala Azkuna Zentroko ekoizpen artistikorako gunea den Lantegia. Ideien laborategian, nola Zentroko gainerako lekuetan, Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programako egoiliarrak diren Ander Pérez Puelles, M. Benito, Tunipanea, Victoria Ascaso, Blanca Ortiga eta Macarena Recuerda Shepherdek; Isabel de Naverán, Aimar Arriola, Laida Lertxundi, Miguel A. García eta Ion Munduate eta Elena Aitzkoa ikertzaile eta artista AZkideek, eta Tractora Koop. E. eta Urbanbat kolektibo egoiliarrek beren prozesuak partekatu, eta ekintza performatiboak, aurkezpenak eta topaketak egingo dituzte.
Ate irekien jardunaldia, bestalde, aukera ederra izango da Antonio Fernández Alvira artistak Terrazarako sortu duen Memoria de forma eskultura-instalazioa bertatik bertara ikusteko. Pieza eskultorikoen multzoak –ontziak eta buztinezko tinak– harremanean jartzen ditu Alhóndigak fluidoen edukiontzi gisa antzina izan zuen erabilera eta gaur egun eduki kulturalen ontzi gisa duen funtzioa.
Ate Irekien Jardunaldiarekin batera hasiko da Kubo Baltzan Eszenaz. Azkuna Zentroaren Arte Eszenikoen Denboraldia 2022-2023, Amalia Fernández koreografoaren azken proiektu artistikoarekin: Neti Neti. Lau orduko esperientzia horretan, publikoa erritual eszeniko horren parte da, eta errituala hainbat paisaiaz osatuta dago, praktika desberdinetatik abiatuta.
Jardunaldia amaitzeko, bilera izango da Terrazan eta Felix Daniel dj-aren emanaldia.
Partekatu:
17:00-21:00
AMALIA FERNÁNDEZ. “Neti Neti” (Dantza/Performancea)
17:30-18:00
ANDER PÉREZ. Aurkezpena: “Ágil y un placaje” (Erakusgaia/Arte bisualak)
18:00-20:00
ANDER PÉREZ. “Ágil y un placaje” (Erakusgaia/Arte bisualak)
dendAZ. This is basque design ABANA BILBAO, AILANTO, AMAKUYI, AMARENAK, ANE PIKAZA, ANGÉLICA BARCO, COOKPLAY, EDER AURRE, ELENA CIORDIA, EKOMODO, ESPACIO AERRE, FABDEFAB, FROM THE BASQUE COUNTRY, HIGI VANDIS, KATXI KLOTHING, MALÚS ARBIDE, MARIO GAZTELU, MARIO PANIEGO, MRLASPIUR, PALO PALÚ, PILAR MORQUILLAS, PROYECTO HEMEN, SUSANA BLASCO, TYTTI THUSBERG, YOLANDA SÁNCHEZ, ZIORU, ZIRIAK.
ARGITALPENAK |PUBLICACIONES + ARTXIBOAZ
BLANCA ORTIGA. “Shifter!” (Arte bisualak)
ELENA AITZKOA.”Ur aitzak” (Instalazioa)
ISABEL DE NAVERÁN. “La ola en la mente. Oralidad secundaria” (Arte biziak)
JONATHAN GARCÍA LANA / TUNIPANEA. “El íntimo ritmo del azar: diálogos entre máquinas imperfecta” (Erakusgaia/Arte bisualak)
VICTORIA ASCASO. “RE:TR1ST3S” (Proiekzioa)
LAIDA LERTXUNDI. “8 topaketa” (Arte biziak)
MACARENA RECUERDA. “Cosa. Intervenir un cuerpo” (Arte biziak)
URBANBAT. Aurkezpena: “Behatokia. Escenario de Crisis_1: Contaminación y crisis sanitaria” (Arte biziak)
ANTONIO FERNÁNDEZ. “Memoria de forma” (Instalazioa)
18:30-19:30
TRACTORA KOOP. E. “Kinu” (Arte bisualak)
URBANBAT. “Behatokia. Escenario de Crisis_1: Contaminación y crisis sanitaria” (Arte biziak)
19:30-20:00
M. BENITO. Celeraka X Panda. “M1 C4R4 N0 P3G4 C0N 3ST3 MUND0”. Hitzaurrea (Erakusgaia/Arte bisualak)
20:00-20:30
MIGUEL A. GARCÍA. “Comclapompos. Usar el flujo como un cauce” (Musika esperimentala)
21:00-22:30
DJ FÉLIX DANIEL (Terrazan - Kontzertua)