DATA
2025eko, apirilaren 16tik 19ra
ESPAZIOA
Kulturen Ataria
SARRERA
Dohainik
Bilbao Basque FEST apirilaren 16tik 19ra itzuliko da Azkuna Zentroan, publiko guztientzako jarduerekin.
Bilbao Basque FESTen programazioa Azkuna Zentroan:
ASTEAZKENA 16 - 19:00
Alex López. “Sensei”
Alex López buru duen Sensei Music Ensemblek jazza, popa eta folka modu esperimental eta oso emozionalean uztartzen ditu. Ikuskizun koral bat izango da, zeinean baxu- eta kontrabaxu-jotzaile beteranoa 20 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar berarekin eszenatokiak partekatu dituzten musikariekin elkartuko den.
OSTEGUNA 17 - 18:30h
Bilbao Musika . “Dizdira”
Udal Txistulari Bandaren emanaldia, musika eta dantza tradizionala batuko dituena, melodia herrikoiak Kepa Junkera, Aitor Furundarena edo Xabier Zabalaren abesti ezagunekin uztartuz. Taldearekin batera arituko dira Garazi Navas akordeoilaria, Oinkari taldeko dantzariak eta Bilboko Gaztedi dantza-taldeko lau erraldoi ere.
OSTIRALA 18 - 19:00
Iñaki Plaza
Iñaki Plaza Band taldeak musika-tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu. Iñaki Plazaren trikitixarekin eta bandaren beste herriko musika tresna batzuekin, txalaparta eta alboka kasu, soinu esperientzia paregabea sortzen du bandak. Bere musikak euskal folkloreko elementuak eta soinu garaikideak uztartzen ditu, energiaz beteriko ikuskizun zirraragarria eskainiz.
LARUNBATA 19 - 19:00
Iñaki Palacios
Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak emango dio amaiera emanaldi-zikloari, akorde elektronikoak eta euskal folklorearen soinu ezagunak batuko dituen kontzertu batekin.
Bere musikak osagai tradizionalak eta soinu moderno eta elektronikoak bateratzen ditu. Hainbat sari jaso ditu txistulariak, eta hainbat artista eta dantza talderekin elkarlanean aritu da. Argizaiola, bere lanik berriena, 2024an kaleratu zen.
Partekatu: