Zinemateka The general

BUSTER KEATON, CLYDE BRUCKMAN. “THE GENERAL” (1926)

ZINEMA

DATA // ORDUA

Apirilak 8, asteartea 17:00 // Apirilak 10, osteguna 19:00

IRAUPENA // HIZKUNTZA

74’ // JBGA

FORMATU // GENEROA

DCP // Komedia

ESPAZIOA

Golem Alhondiga Zinemak

SARRERA

5€ / 4€ Az Txartelarekin

Johnny Gray (Buster Keaton) tren-gidaria da AEBko hegoaldeko estatu batean, eta bi amodio handi ditu: neska bat (Anabelle Lee) eta lokomotora bat (General-a).

1861ean Ondorengotza Gerra lehertzen denean, Johnnyk armadarako izena eman nahi du, baina armadan erabakitzen dute lan hobea egingo duela atzeguardian. Hala ere, Anabellek utzi egiten du, koldarra delakoan. Konfederatuen artean infiltratutako ipartar komando batek “General-a” lapurtu, eta Anabelle bahitzen duenean izango du aukera makinistak bere benetako balioa erakusteko. Zalantza izpirik izan gabe, Johnny beste lokomotora batera igoko da, eta yankien atzetik abiatuko da bere bi maiteak berreskuratzera.

Ba al zenekien…

Buster Keaton izan zen surrealistek eta 1927ko belaunaldiak gustukoen izan zuten komikoa, sentimentaltzat jotzen zuten Chaplinen aurrean. 1989tik aurrera, General-aren makinista National Film Registry-n, Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegian, zainduta dago, bere esanahi kultural, historiko eta estetikoagatik.

Partekatu:

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaritza: Buster Keaton, Clyde Bruckma
Gidoia: Buster Keaton, Clyde BruckmaKawaguchi, Yoshikata Yoda
Antzezleak: Buster Keaton, Marion Mack