@Montse Piñeiro
ANTZEZPEN
, INSTALAZIOA
DATA
2024ko uztailak 24, asteazkena
ORDUA
22:30
TOKIA
Monte Avril
SARRERA
Dohainik
Ça Marche arte eszenikoen konpainiak "Incendis" aurkeztuko du, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa egonaldian garatu duen instalazio-eszenako gailua.
Ça Marchek suaren eta suteen alderdi historikoak, emozionalak, dokumentalak eta artistikoak jorratzen ditu ikerketan. Instalazio-ikuskizun honek baso-sute baten itxura hartzen du, efektu berezien bidez. Suak erakartzeko duen indar handia eta suntsitzeko duen gaitasuna erakusten ditu, lilurarekiko beldurra aurrez aurre jarriz.
Sormen-lan honen bidez, Ça Marchek gonbit egiten dio publikoari benetako sute baten aurrean izan litzakeen sentsazioak izatera. Horrez gain, hausnarketa piztu nahi du ingurumen-gaiei heltzeko premiaz eta ekintza-modu berriak kontuan hartzeaz, gizartean aldaketa onuragarria lortzen laguntzeko.
Partekatu:
Artista AZkideak / gonbidatuak zentrotik kanpo jardueraren bat egiten badu, Azkuna Zentroa ez da izango jarduera horretan parte hartzen duten pertsonek edo hirugarrenek izan ditzaketen kalte, galera edo istripuen erantzule. Era berean, artista AZkideak / gonbidatuak eskatuta edo bere proiektuaren zati gisa Azkuna Zentroak jarduera hori deitzen edo antolatzen badu zentrotik kanpo, Azkuna Zentroa ere ez da izango jarduera horretan artistarekin / gonbidatuarekin batera dauden pertsonek edo parte hartzen duten hirugarrenek izan ditzaketen kalte, galera edo istripuen erantzule. Halaber, Azkuna Zentroak ez du bere gain hartuko zentrotik kanpo egindako jardueren ondorioz beste pertsona batzuek eragindako kalte, galera edo istripuen ondoriozko kosturik edo konponketarik