FAMILIA JARDUERA
, KONTZERTUA
, ZINEMA
DATA // ORDUA
2024ko urtarrilaren 28a, igandea // 12:00
ESPAZIOA // IRAUPENA
Auditorioa // 65'
SARRERA
6€ / 4,00€ AZ txartelarekin (Abenduaren 28a baino lehen erositako sarrerak %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 4,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 4,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 3€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Abenduaren 28a baino lehen erositako sarrerak %50eko deskontua izango dute.
Zinema mutua zuzeneko musika abenturen eta itzal txinatarren istorio baterako.
Afrikako azti gaizto batek zaldi magiko bat erabiltzen du Kalifa handiari iruzur egin, eta bere alaba ederra, Dinarzade, bahitzeko. Une horretatik, Dinarzaderen neba, Achmed printze ausarta, abentura handi batean murgilduko da arreba salbatzeko, eta munduko bazter askotatik ibiliko da, arrisku izugarriei aurre eginez, eta maitasuna ere ezagutuko du horrela.
Partekatu:
Galiziako Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean “Las Aventuras del Príncipe Achmed” (1926) filmari, gorde den historiako animazio-film luzerik zaharrenari. Lotte Reiniger zuzendariak silueta-teknika bat sortu zuen horretarako, kartoiarekin eta berunezko xafla finekin egindako ebakinak erabiliz, kamera baten azpian manipulatuta. Zinegile alemaniarrak hiru urte behar izan zituen film hau egiteko. Estetikoki Wayang itzalen antzerki asiarrean oinarrituta dago.
Caspervek-ek “Las aventuras del príncipe Achmed” filmerako egindako partitura taldearen arrakastarik handienetako bat izan da —zinema-kontzertuen erreferentea Europan—, eta urteetan zehar gehien interpretatu denetako bat ere bai, Espainian, Eslovakian eta Letonian egindako emanaldiekin. Partiturak bere ohiko estiloarekin hausten du, filmean agertzen diren eskualde desberdinetako sonoritateetan murgiltzeko. Brais Gonzálezek konposatu du obra honen orkestra-bertsioa. Bertan, Afrika ekialdeko erritmoak, ekialdeko doinuak eta arabiar musikaren ohiko harmoniak nabarmentzen dira.
FITXA ARTISTIKOA
Titulua: Las Aventuras del Príncipe Achmed
Zuzendaria: Lotte Reiniger
Konpositorea: Brais González Pérez
2013an sortu zenetik, Caspervek Tríok 300 aurkezpen baino gehiago egin ditu kontinenteko dozena bat herrialdetan baino gehiagotan. Taldeak soinu-bandak konposatu ditu garai mutuko hogeita hamar bat film klasikorentzat, hasi Alemaniako Espresionismoaren maisulan handienekin eta Buster Keatonen filmetara, abentura-zinema amerikarra barne hartuz. Caspervek toki hauetan aritu da, besteak beste: Conde Duque Kultura Zentroan, Capitol Zinemetan, Estoniako Arte Museo Nazionalean (KUMU), Letoniako Baltais Fligelis Auditorio Nazionalean, Budapesteko Flux Galerian eta Kopenhageko Lytgen Station-en.