ANTZERKIA
DATA
Maiatzak, 31 asteartea
ORDUA
20:00
HIZKUNTZA
Ingelesez, gaztelaniazko azpituluekin
ESPAZIOA
Auditoria
SARRERA
Sarrera dohanik, aurrez izena emanez gero.
Antzerki-ekoizpen honetan, David Strathairn aktoreak Jan Karskiren papera antzeztuko du: Poloniako erresistentziako kidea, Bigarren Mundu Gerrako heroia eta Holokaustoaren lekukoa.
Clark Youngek eta Derek Goldmanek idatzi eta Goldmanek zuzendu du “Remember This: The Lesson of Jan Karski”, eta Georgetowneko Unibertsitateko The Laboratory for Global Performance and Politics-ek ekoitzi du. David Strathairn aktoreak Jan Karskiren paperean egiten duen bakar-saioak esperientzia emozional eta moral bihurtzen du proposamen artistiko hau.
Antzerki-proiektua hezkuntza-plataforma batekin osatzen da, eta, horri esker, ikasleek Karskiren ondarea beren bizitzan nola aplikatu azter dezakete, munduaren kontzientzia astintzen jarraitzeko.
Partekatu:
The Wellbeing Summit for Social Change, ekintza kolektiboaren bidezko aldaketa sozial eta komunitarioaren inguruko munduko gailurra, eta Bilbon izango da maiatzaren 31tik ekainaren 3ra, eta “Remember this: the lesson of Jan Karski” haren programa artistikoaren parte da.
The Wellbeing Summit for Social Change gailurrean, hitzaldiak, topaketak eta publikoari irekitako programa artistiko bat egongo dira, artearen eta kulturaren gaitasun eraldatzailea balioesteko. Gailurreko Arteen Programan, dozena bat proposamen artistiko baino gehiago egingo dira, Azkuna Zentroa bezalako kultura-guneetan. Besteak beste, Grimanesa Amorós artistak Atarirako sortu duen “Scientia” site specific-a. Argi-instalazio hori Alhóndigako erdiko espazioan egongo da ikusgai abuztuaren amaieran. Gainera, maiatzaren 31n, Himali Singh Soin artistaren “Ancestors of the blue moon” ekintza performatiboa izango da.
Informazio gehiago hemen.