Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan

DONOSTIA ZINEMALDIA AZKUNA ZENTROAN

ZINEMA

DATAK

Irailaren 26tik urriaren 2ra

ESPAZIOA

Golem Alhóndiga zinemak

PREZIOA

5 € / 4 € Az txartelarekin

Aurten ere, Donostian oihala jaitsi ondoren, Azkuna Zentroak, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan, azken edizioan –70.a– estreinatutako zenbait film aurkeztuko ditu.

Zuzendari Berriak, Perlak eta Sail Ofiziala sailetan aurkeztutako bederatzi filmen programan, zuzendari ospetsuen nahiz zinemagile berrien lanak daude. Praktika zinematografikoa ulertzeko belaunaldi eta modu desberdinak dira.

Zinemaldiaren Bilboko zikloak –astebete irauten du– haurrentzako eta familientzako goizeko bi saio izango ditu asteburuan, eta bi film-emanaldi larunbat eta igandean.

Azkuna Zentroko Donostia Zinemaldia irailaren 26an hasiko da, aurkezpen-saio berezi batekin; gainera, solasaldi bat egingo da, eta aurtengo zikloa irekiko duen filmeko antzezleek parte hartuko dute.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK
Festival de San Sebastián