DANTZA
DATA // ORDUA
2025ko ekainak 26, osteguna // 19:00
IRAUPENA // ADINA
60’ // 14+ urte
ESPAZIOA
Auditorioa
SARRERA
14€ / 9,80€ AZ Txartelarekin (Maiatzaren 26a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 10,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 10,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 7€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Maiatzaren 26a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.
"Vulnerable" proiektu eszenikoa Eneko Gil eta Koldo Arostegiren arteko lankidetzaren emaitza da. Eneko Gilek azken urteetan maskulinitate normatiboari buruz egin duen ikerketa koreografikoan du sorburu piezak.
Gizonezkoen eraikuntza-prozesuak biltzen duen mundu emozional konplexuan murgildu ondoren, bi sortzaileei gogoa egin zaie gizonen zaurgarritasuna ikertzeko.
Zer istorio ezkutatzen da gizonezkoen fisikalitateen atzean? Zer isilune eta ahalegin nahigabeko uzten dugu ezkutuan gure zaurgarritasuna agerian ez jartzeko?
Mugimenduaren eta hitzaren bidez, ahalegina egingo dute nekez erakusten dituzten beren barneko aldeak agerian jartzeko. Prozesu gisa egingo diote aurre ekintza eszenikoari, beren burua ezagutzeko eta gorputz maskulinoetatik zaurgarritasunarekin erlazionatzeko beste modu batzuk aurkezteko. Peru Galbete musikagile eta abeslariarekin arituko dira agertokian.
Partekatu:
Liluratzen nau zu hain libre ikusteak, eta ikaratzen nau zu hain libre ikusteak, hain zaurgarri, hain aske barregarri geratzeko. Beldur naiz batzuetan haur baten modukoa zarelako.
Zeren beldur naiz?
Zer gertatuko da gelditu, arnasa hartu eta erantzuten badut? “Ez dakit. Ez nago ziur, baten baten laguntza behar dut”.
Zuk eta biok erritualak ditugu honetaz (ez) hitz egiteko. “Horixe, dedio”, “ostia puta”, “tira, motel”, “beste trago bat”, “baietz, ostia”, biok oihukatzen dugu batera, esaldi bat bestearekin korapilatuz, eta gainerakoek bat egiten dute gurekin.
Hiru gizon ikusiko dituzue agertokian, ikusi ohi dena baino zerbait gehiago erakutsi nahian. Eskuzabalak, ausartak izango dira, deserosoa izango da… Isilean izango da, harik eta ahotsak lotsaren mintz fina, hauskorrena estaltzen duen mintza, hautsi arte.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia eta kontzeptua: Eneko Gil
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Eneko Gil eta Koldo Arostegi
Musika-konposizioa: Peru Galbete
Interpretazioa: Eneko Gil, Koldo Arostegi eta Peru Galbete
Argiaren diseinua eta teknika: Andoni Mendizabal
Ekoizpena: Nagore Martínez
Kanpoko begirada: Bertha Bermúdez eta Ainara Gurrutxaga
Bideoa eta argazkiak: Renata L. Etanowski / Zigor Garro
Dokumentala / Zuzendaritza: Lander Garro
Dantzari eta koreografo errenteriarra. Kukai dantza-konpainiaren kide sortzaile gisa hasi zen profesionalki dantzatzen. Hor, Cesc Gelabert, Virginia García eta Damián Muñoz, Jone San Martín, Marcos Morau eta Sharon Fridman koreografoekin trebatu zen, besteak beste.
Paso a 2 Lehiaketako dantzari bikainaren saria jaso zuen, eta 2019an Max sarietarako izendatu zuten interpretatzaile onenaren kategorian. Gaur egun, dantza-antzerkiko interpretatzaile-, pedagogo- eta koreografo-lanetan jarraitzen du.
Dantzari eta koreografo bilbotarra. Bartzelonan hasi zituen dantza-ikasketak, eta ospe handiko eskoletan osatu zuen prestakuntza, hain zuzen The Place (Londres) eta SNDO (Amsterdam) eskoletan. Interpretatzaile gisa, Compañía Mudances-Angels Margarit, Deborah Hay, Krisztina de Chattel, Cía Erre que Erre, Jesús Rubio Gamo eta Olatz de Andrésekin aritu da lanean, besteak beste. Jérôme Bel-en “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
Ángela y Koldo konpainiaren sortzailea da, eta BoBo Espazioa (Bilbo) zuzentzen du eta eskolak ematen ditu bertan.
Usurbilen jaiotako musikari, abeslari eta sortzailea. Ikus-entzunezkoen eta musika-ekoizpenaren arloetan lan egiten du. Ahotsa eta irudia hartzen ditu ardatz, batzuetan modu bereizian landuz eta beste batzuetan elkarrekin lotuz.
Bilbon argazki-zuzendaritza ikasi ondoren, 2015ean Eskoziara joan zen. Edinburgoko Music Box College-n sartu zen eta bertan bakarkako proiektu musikalari ekin zion. Bere kabuz trebatu da musikari izateko, modu autodidaktan, eta esperimentazioaren, ikerketaren eta inprobisazioaren bidez.