TOPAKETA
DATA
Urtarrilak 19, asteazkena
ORDUA
18:30
ESPAZIOA
Mediateka BBK
SARRERA
Sarrera dohainik aurretik izena emanda
Estibaliz Sádaba artista bisual eta Arte eta Ikerketan doktoreak Erromako Espainiako Akademian izan dituen egonaldietan egindako bi lanak gauzatzeko prozesuak aurkeztuko ditu: "Soberakinak. Erromako hiriaren kartografia genero-ikuspegitik egiteko oharrak" (2017) eta "Etxeko subertsioak" (2020).
“Soberakinak. Erromako hiriaren kartografia genero-ikuspegitik egiteko oharrak” (2017) lanean, gogoeta egiten da emakumeek espazio publikoarekin duten harreman zailari buruz, horrela emakumeek Antzinako Erroman izandako rol aktiboa azpimarratzeko, eta, aldi berean, teorialari feministek zer pentsatzen duten eta Italia garaikidean hainbat emakumek nola lan egiten duten erakusteko.
“Etxeko subertsioak” (2020) proiektuak gogoeta egiten du emakumeak etxeko espazioan egiten duen itxialdiaz, ikusezina den lana ikusarazteko eta argitara ateratzeko; ildo horretan, 1970eko hamarkadako bi pentsalari feminista italiarren testuetatik abiatzen naiz -Silvia Federici eta Mariarosa Dalla Costaren lanetatik-, laguntza ematen baitidate bideoan eta performancean oinarritutako nire jardunetik erakusteko nola gure gizartean oraindik ere bazterrekotzat hartzen den zaintza- eta mantentze-lana.
Partekatu: