ERAKUSKETA
DATA
Martxoaren 19tik ekainaren 9ra, 2024
ESPAZIOA
Galeria Mediateka BBK
SARRERA
Dohainik
"Comic soon" erakusketak Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières artisten sorkuntza-prozesua erakutsiko du Mediateka Galerian.
2024ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldiko artistak dira hirurak, eta Bilbon izan dira otsaila eta martxoa bitartean. Programa horren esparruan egiten ari diren sormen-prozesuarekin jarraitzeaz gain, beren esperientzia erakutsi diete publikoen komunitateei, besteak beste, Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdian, Gutun Zurian izandako solasaldietan. Bestalde, Alhóndigako fatxada nagusian esku hartu dute, espazio horretarako sortutako hiru ilustraziorekin.
Partekatu:
COMIC SOON. SARRERAKO BISITAK
Datak: maiatzak 3, 10, 17, 24 eta ekainak 7, ostirala
Ordutegia: 18: 30
Iraupena: 15 min
Lekua: Galeria Mediateka
Edukiera: gutxienez 3 pertsona, gehienez 15 pertsona
Sarrera: librea, webgunean izena emanda
IZEN-EMATEA
Comic soon erakusketak Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières 2023-2024ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldiko artisten sorkuntza-prozesua erakutsiko du Mediateka Galerian.
Erakusketak ibilbide bat egiten du haien iraganeko, oraingo eta etorkizuneko proiektuetatik era askotako narrazio-tekniken eta unibertso grafikoen bidez. Kasu bakoitzean hogei bat marrazki, poema eta bere sorkuntzen inpresioak daude ikusgai.
Mediatekak bisita gidatu txiki bat antolatzen du astero, Egoitza honen xehetasunak eta Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallièresek beren lanetan erabiltzen dituzten estilo, teknika eta gaiak azaltzeko.