DANTZA
, HIP-HOP
, RAP
DATA // ORDUA
2024ko martxoaren 2a, larunbata // 19:00
ESPAZIOA // IRAUPENA
Kubo Baltza // 55'
SARRERA
15€ / 10,50€ AZ Txartelarekin (Otsailaren 2a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 11,25€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 11,25€ taldeak (8 lagunetik gora) / 7,50€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Otsailaren 2a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.
Iliada, rap eta hip-hop kulturaren bidez.
Gaston Core koreografoaren azken sorkuntza epopeia greziarraren berrirakurketa bat da, garaikidetasunetik egina, rap-gatazka bihurtua.
Uste dut “Iliada”, batez ere, gizarte jakin baten eta bere aurreko mundu legendazko eta heroiko baten balio-sistemaren arteko konfrontazioa dela. Eta, bestetik, bere buruari aurre egiten dion gizon baten istorioa da, zeinak azkenean talde horretan betetzen duen funtzioa bere gain hartzen duen, horrek zentzua ematen baitio gizabanako gisa. Testu horren irakurketa nostalgikoa da beti. Eta hori da oraindik berarekin lotzen gaituzten gauza ugarietako bat: txundimenezko begirada, ihes egiten digun mundu baten aurrean, zeina etorriko dena baino hobea irudikatzen dugun. Baina nola azaldu Iliada?
Historian izan duen garrantzia, bere baliabide narratiboen eta jorratzen dituen gaien modernitatea, eta, batez ere, nola transmititu performance-ordu batean hitzak testu horretan duen indarra, nola duintzen duen bestea, nork bere burua duintzeko. Uste dut hori azaltzeko modurik onena hitzaren gure artista garaikideen bidez azaltzea dela: rapper-ak. Hori da pieza: begirada eszeniko bat eta gogoeta estetikoa mendebaldeko literaturaren sorrerako obrari, rap eta hip-hop kulturaren bidez.
Partekatu:
Kontzeptua & Zuzendaritza: Gaston Core, Eskarnia, Celia Bsoul eta Breakerren letrekin
Soinu espazioa: Eskarnia
Aholkularitza akademikoa: Mònica Miró Vinaixa
Lankidetza: David Espinosa
Argia: Valentina Azzati eta Manuel Ordenavia
Estilismoa: Eva Bernal Dokumentazioa, Argazkia & Bideoa: Alice Brazzit Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroaren (CCCB) koprodukzioa, RBLS Jaialdia Conde Duque eta Nupura Dance Center Kultura Garaikideko Zentroaren egoitzako laguntzarekin
Eskerrak: Shreyashee Nag, Mario Rubio, Mouad eta Bewis De la Rosa.
Koreografoa, antzerki-sortzailea, komisarioa eta zuzendari artistikoa. Buenos Airesen jaioa, interprete gisa trebatu zen eta ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Buenos Airesko Unibertsitatean. 2001etik Europan bizi da, eta Dramaturgian eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Bartzelonako Institut del Teatre-n. Europako zinema-proiektuetan parte hartu du, eta kultura-kudeaketaren arloan lan egin du. 2012an, Hiroshima Aretoaren proiektua jarri zuen martxan Bartzelonan, eta 2021ean itxi zen arte zuzendu zuen.
Centre d’Arts Escèniques de Terrassak ekoiztutako jaialdi bat zuzendu du, eta komisario gisa parte hartu duhainbat proposamenetan. Parte hartzen duen proiektuetan, nazioarteko eszena garaikideko joerarik berritzaileenak jarri nahi ditu agerian. Koreografo gisa, “El díptico del desierto” konposizioa zuzendu du, pieza solista bat “The Very Last Northern White Rhino” eta taldeko pieza bat “Chorus” dituena.
Kubo Baltza espazioa esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalez hornitu da, Euskadiko arte eszenikoetara bideratutako Europako Next Generation Funtsei esker.