eszenAZ: Guillermo Weickert - Parece Nada

GUILLERMO WEICKERT. “PARECE NADA”

ANTZERKIA

,  DANTZA

DATA

Azaroak 3, osteguna

ORDUA

19:00

IRAUPENA

50 minutu

ESPAZIOA

Kubo Baltza. Lantegia 1

SARRERA

14€ / 12€ AZ txartelarekin

PRECIO MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 10,50€ 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 8€ taldeak (8 lagunetik gora)

"Parece Nada" (Ematen du ezer ez) zentzumenen bidez nork bere burua ezagutzeko ariketa bat.

Azkuna Zentroak Guillermo Weickert-en lan berria aurkeztuko du
La Fundición-ek antolatutako Dantzaldian, Nazioarteko Dantza Jaialdian.
Ikuskizunak gonbit egiten digu geure ikusmoldearen behatzaile izatera:
pertzepzio-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusiak) jartzeko
saiakera egitera.

Partekatu:

Bere lan berrian, Guillermo Weickertek gonbit egiten digu geure ikusmoldearen behatzaile izatera: pertzepzio-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusiak) jartzeko saiakera. Behaketa sinple horretatik abiatuta (gure begiek egiten dutena begiratzea), ariketa bat planteatzen du eszenari, biztanleei eta mugimenduei ber-begiratzeko, munduari ematen diogun behakoaren froga-eremu gisa.

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Guillermo Weickert
Espazio eszenikoa, soinua, argiztapena eta bideoa: Benito Jiménez
Ekoizpena: El Mandaito Producciones S.L.
Diseinu grafikoa: Lugadero
Fotografia: Marta Morera
Kamerariak: Carlos Bermejo y Antonio Galisteo
Egonaldiko espazioa: La Fundición Antzerkia eta Cicus - Sevillako Unibertsitateko Kultura Ekimenen Zentroa
Antzoki Nagusiaren, Escena Patrimonio jaialdiaren eta Segoviako Udalaren laguntzarekin sortutako ikuskizuna.
Kultura Ministerioarekin lankidetzan - INAEM

GUILLERMO WEICKERT

(Huelva, 1974) gaur egungo koreografoa, dantzaria eta aktorea da. 2001ean, bere izena daraman dantza-konpainia sortu zuen, eta mundu osoko jaialdi ospetsuetan parte hartu du harekin. Weickertek hainbat sari jaso ditu lan egiten duen diziplinen barruan, hala nola 2008an Arte Eszenikoetako Interpreterik Onenaren Ohorezko Maximinoa eta 2013an Dantzaririk Onenaren Sevillako Agertokia Saria. Era berean, pedagogo lanetan aritzen da Escola Superior de Dança de Lisboa, Centro Andaluz de Danza, Madrilgo Estudio3 eta beste zentro batzuetan, eta irakaslea da Deborah Light, ErrequeErre eta beste dantza- eta antzerki-konpainia batzuetan.

Web: www.wwweickert.com
Instagram: @guillermoweickert 

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK
Logo - dantzaldia

ESPAZIOAREN BABESLEA:

ES Financiado por la Uniขn Europea_BLACK
Logo PRTR tres líneas_NEGRO
Logo: Gobierno vasco

Kubo Baltza espazioa esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalez hornitu da, Euskadiko arte eszenikoetara bideratutako Europako Next Generation Funtsei esker.