©Laurence Winram
PERFORMANCE MUSIKALA
DATA // ORDUA
2025eko maiatzak 30, ostirala // 19:00
IRAUPENA
50’
ESPAZIOA
Auditorioa
SARRERA
12€ / 8,40€ AZ Txartelarekin (Apirilaren 30a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 9€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 9€ taldeak (8 lagunetik gora) / 6€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Apirilaren 30a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.
Hanna Tuulikkiren "The bird that never flew" hiru ahotsentzako, landa-grabazioetarako, arku-salterio eta elektronikarako abestien ziklo bat da. Batera biltzen ditu desagertzeko arrisku larrian dauden hegaztien egoeraz ohartarazteko protesta politikoa eta auhen mistikoa. Eskozian estreinaldi arrakastatsua izan ondoren, Tuulikkik Bilbora ekarriko du begirada etorkizunean jarrita duen animalien fabula hau.
Bere bular gorri bereziarekin eta txorrotxioarekin, Europako txantxangorriak zeregin nabarmena du Glasgowko San Mungo zaindariaren bizitzan. Izan ere, txori bat berpiztu omen zuen, eskuetan eutsiz, haren lumak laztanduz eta otoitz eginez, izakia berriz piztu zen arte.
Biodibertsitatearen galera larriko garaiotan, Mungoren enpatiazko istorioak bultzada ematen digu aztertzera zer egin genezakeen gizakiez bestelako izakiei laguntzeko, aurre egin behar baitiote gure ekintzen ondoriozko gainbeherari. Bestalde, galera hori onartzeak bultzatzen gaitu neurriak hartzera eta protesta ozen egitera, hegaztiek arriskuaz ohartarazten dutenean egiten duten bezala, espezieen arteko mugak gainditzen dituen komunikazio-modu gisa.
Partekatu:
Txantxangorriak zozo arreari, basoilarrari, urretxindorrari, baso-txinboari, uda-txirtari eta txorruari buruz iragartzen duena harilkatuz, abestien zikloak protesta-kantu bihurtzen ditu basoko hegaztien alarma-txioak. Horiek horrela, The bird that never flew performanceak gonbidatzen gaitu partekatzen dugun biosferaren etorkizuna zaintzera, alerta gorria entzunaraziz, giza eta hegaztien harmoniako kakofonia baten bidez.
©Laurence Winram
FITXA ARTISTIKOA
Ahots-taldea: Hanna Tuulikki, Lucy Duncombe eta Mischa Macpherson
Zuzendaria, konpositorea: Hanna Tuulikki
Soinuaren diseinua: Sam Annand
Kanpoko begirada: Peter McMaster
Landako grabazioak: Pete Smith
Jantziak: Hanna Tuulikki
Kapelak: Lydia Honeybone
Makillajea: MV Brown
Zuzendari teknikoa: Anissa Praquin
Ekoizlea: Lydia Honeybone
Jatorriz, Historic Environment Scotland with Arts & Heritage-k enkargatu zuen lana 2023an, Glasgowko katedralerako.
Hanna Tuulikki artista, konpositorea eta interpretatzailea britainiar-finlandiarra da eta Eskozian bizi da. Gorputzarekin lan egiten espezializatuta dago, munduaren birsorkuntzari buruzko "istorioak" kontatzeko, krisi biosferikoaren garaian. Diziplinarteko bere proiektuek, askotan, ahots-konposizio berritzailea uztartzen dute mozorrotutako koreografia, partitura bisual eta marrazkiekin, zuzeneko emanaldietan, filmetan eta ikus-entzunezko instalazioetan txertatuta.
Aukeratutako enkargu, erakusketa eta emanaldi berrien artean hauek daude: Glasgowko katedralerako Historic Environment Scotland and Arts & Heritage (2023), National Galleries of Scotland: Modern One (2021-23), British Art Show 9 (2021-22), Hospitalfield, Arbroath (2022), Sydneyko Bienala (2022) eta Helsinkiko Bienala (2021).
Duela gutxi Oram saria jaso du (2024) soinu-artean egindako lanagatik, eta lehen hautaketan hartu dute Ivor Novello (2024) sari baterako. Era berean, Emakumeentzako Max Mara Arte Sarirako (2020) lehen hautaketan hartu dute.