Azkuna Zentroa - Visitas talleres mediateka

HAURRENTZAKO BISITA-TAILERRAK

TAILERRA

BISITA-TAILERAK

Uztailaren 1etik irailaren 18ra

EDUKIERA

Ekintzako 10 lagun gehienez

NORENTZAKO

6 eta 12 urte arteko umeentzat.

ORDUTEGIA

12:00etatik 13:00etara

Uztaila eta iraila bitartean hainbat hezkuntza-jarduera egiten dira haurrak eta familiak zentroko zenbait kultura-proposamenekin lotzeko. Bisitak / tailerren gaiak hauek dira: Galeria Mediatekan Miriam Isasik duen instalazio artistikoa; Terrazan José Ramón Ais artistak diseinatu duen arboretoa; eta Diego Sologuren eta Sébastien Tripod-en BroadWindow lana.

Partekatu:

“Resina, Brea y Glicerina” erakusketaren bisita / tailerra haurrentzat

Paisaiaren identitateari lotuta garatzen ari den ikerketa bat aurkezten duen erakusketa honetan, parte-hartzaileek landareen balio sendagarria eta haien sistema immunologikoa ezagutu ahal izango dituzte, baita balio alkimikoa ere, zeina magiarekin, bitxigintzarekin eta erretxinaren erabilerarekin lotutako prozesu industrialekin lotzen gaituen. Garapen-prozesuan, gertutik aztertuko ditugu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko lotura, herri-kultura eta naturatik datozen elementuen erabilera.

  • Ostegunetan: Uztailak 1, 15 eta 29 / Abuztuak 19
  • Larunbatetan: Uztailak 10 eta 24 / Abuztuak 14 eta 28 / Irailak 18
  • Mediateka Galeria. 1 solairua

Bisitaldiak bi zati ditu: lehenengoan, erakusketa azaltzen da, osatzen duten materialak deskribatuz eta identifikatuz; bigarrenean, elementu horietako bat (glizerina) erabiliz, familiek beren artisau-xaboia sortzen dute.

“Baso bidaiariak” erakusketaren bisita / tailerra haurrentzat

Autore klasikoek beren kontakizunetan diotenez, zuhaitzei esker itsasoak zeharkatu eta lurralde berriak ezagutu genituen, gure etxeak eraiki genituen, jainkoen irudiak zizelkatu genituen… Horregatik, tailer honetan zuhaitzek izan duten eta duten garrantzia erakutsiko dugu, baita zurari tradizioz eman zaion erabilera eta gizartean eta kulturan duen balio sinbolikoa ere.

  • Ostegunetan: Uztailak 8 eta 22 / Abuztuak 5 eta 26
  • Larunbatetan: Uztailak 3 / Abuztuak 14 / Irailak 11
  • Terraza

Bisitak hiru zati ditu: batetik, sarrera labur bat egiten da zuhaitzek historian zehar izan dituzten erabilerei buruz, eta, zehazki, tokian tokiko erabilerari buruz. Bestalde, erakusketa osatzen duten zuhaitzen konposizioa eta jatorria azaltzen dira. Azkenik, familiek zuhaitzak identifikatzen dituzte argazki eta asmakizunen bidez, eta zuhaitz horien jatorria eta erakusketaren zergatia azaltzen dituzte.

Eguraldi-baldintzek aukera ematen ez badute jarduera terrazan egiteko, Baso bidaiarien bisita / tailerraren ordez Mediateka Galeriako Resina, Brea eta Glizerina erakusketarena eskainiko da.

“BroadWindow” erakusketaren bisita / tailerra haurrentzat

Diego Sologurenek eta Sébastien Tripodek sortutako instalazioak arkitekturaren eta landare eta animalien arteko bizikidetzaz gogoeta egiten du eta krisi ekologikoaren eta hirian landare eta animalia espezieen desagertzeaz gogoeta eginarazi nahi du.

Bisitak bi zati izango ditu: lehenengoan intsektuek gure ingurunean duten garrantziaz hitz egingo dugu eta, material ezberdinekin, intsektu propioa sortuko dugu. Bigarren zatian, erakusketa espaziora sartuko gara instalazioaren barruko partea bisitatzeko. Gure intsektuak obran jarriko ditugu.

  • Ostegunetan: uztailak 29 / abuztuak 12
  • Larunbatetan: abuztuak 21 / irailak 4
  • Txikiteka. Mediatekako 1. solairua.
ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK