Idoia Zabaleta   Pupa, pupita, pupila

IDOIA ZABALETA. “PUPA, PUPITA, PUPILA. MASAJE DE LA VISIÓN”

ANTZERKI MURGILTZAILEA

DATA

2025eko martxoaren 13, 14 eta 15a

ORDUA // IRAUPENA

10:00, 11:30, 13:00, 16:00 eta 18:00 // 60’

ESPAZIOA

Iparragirre Aretoa

SARRERA

18€ / 12,60€ AZ Txartelarekin (Otsailaren 13a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 13,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 13,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Otsailaren 13a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.

Idoia Zabaleta Azkuna Zentroko artista AZkidea eszena garaikidean dugun sortzailerik nabarmenetako bat da.

Ekosistemetan eta populazioen dinamikan duen espezializazioak zeharkatzen ditu bere obren zimenduak. “Pupa, pupita, pupila. Masaje de la visión” masajeen eta bestelako aparatuen moduko bere performance indibidualen ildoaren parte da, zeintzuk gorputzaren pertzepzioan oinarrituta dauden edo berak “Dantzaren 0 keinua” deitzen duen horretan.

Masaje de la visión masaje-forma duen antzezlan bat da. Esperientzia indibidual bat, bisean biseko artistiko bat, ametsetan ikusten jarraitzen dela gogoratzeko. Une hori erreserbatu duen pertsona bat, harrera egiten dion beste bat, ohatilan etzatera, begiak ixtera eta horiek atzean uzteko gonbit egiten diona, beti objektuen bidez ukitzea… Aukera paregabea masaje berezi bat jasotzeko edo oparitzeko.

Partekatu:

SINOPSIA

Hitzordua eskatzen duzu, antzokira iristen zara, pertsona batek harrera egiten dizu, ohatila batean etzatera gonbidatzen zaitu, objektu txikiak eta pastillaren bat dituen mahai baten ondoan. Bero egiten duela, manta bat behar dela, eskatzen dizu begiak erortzen uzteko, burezurraren hondoan uzteko eta betazalak eskaintzeko. Jakina, eskuzabaltasuneko eta abenturarako prestutasuneko ekintza bat da. Hortik aurrera, argiak itzali, eta masaje berezi bat hasiko da, eta gogoraraziko dizu ametsetan ikusten jarraitzen duzula. Masajeak ordubete iraungo du, antzezlanak ere bai; ametsa, berriz, laburragoa izango da. Ordurako portura iritsiak izango gara.

FITXA ARTISTIKOA

Masajistak: Leticia Morales eta Idoia Zabaleta
Ahotsak: Camila Tellez, Miriam Inza eta Ainara Legardón
M. Benitoren The Most Dramatic Panda EVER eta Ode Aseguinolazaren Stolen Voices albumeko An acoustic ballad izango dira entzungai.
Esker onak: Rebecca Collins, M. Benito, Karlos Martínez B. eta Pablo Marte
Sorkuntza-egonaldiak Azala, EiMa, L´animal a l´esquena eta Casa Vella-n.

Azkuna Zentroa: Artista - Idoia Zabaleta

IDOIA ZABALETA

Koreografoa. Biologiako Fakultatean, ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza berria eta inprobisazioa ikasi zituen laurogeita hamarreko hamarkadan. 2000. urteaz geroztik, bere lana sortu zuen, eta 2008az geroztik, Azala sorkuntza eta egonaldi artistikoetako gunea eraiki eta zuzentzen du Arabako hegoaldeko Lasierran, bizi den herri berean. 2017an Azalak Gure Artea saria jaso zuen. 2019az geroztik, Zirriborroak eta gero / Borradores del futuro eta Teatros del futuro proiektuko argitalpen-taldeko kidea da. Alegiazko bi bilduma horiek egungo esperientzia zehatzetatik abiatzen dira alternatiben etorkizuna irudikatzeko. 2022tik kultura feministaren Feministaldia jaialdian parte hartzen du. 2023an, Tractora artista-kooperatibak Foku 2 argitaratu zuen, Idoia Zabaletaren ibilbideari buruzko begirada bat. 2024an eta 2025ean, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa, Zintza Lilura gailua garatu zuen.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK