INSTALAZIOA
DATAK
Irailaren 16tik urriaren 10era
PREZIOA
Sarrera dohainik
ESPAZIOA
Kulturen Ataria
DOKUMENTUA
Informazio-orria
Iker Vázquezek "Az Reality Lab" aurkeztuko du, ikerketa artistiko eta teknikoko proiektua, Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa bereziaren esparruan egina.
Partekatu:
Musaren kontzeptutik abiatuta eta horren aurrez aurre, "ahalegina egiten du sortzaileen ikusgarritasuna bultzatzen eta irudikapen berriak garatzen, erreferenteak erakutsiz, norberaren irudiaren eraikuntzatik berdintasuna sustatzeko", ikertzaileak azaldu duenez.
Horretarako, Iker Vázquezek pentsamendua artikulatzeko eta emakume artistekin hitz egiteko prozesu bat garatu du, eta horren azken emaitza emakume bakoitzaren autoordezkaritza da. Aldi berean, eta artearen eta teknologia berrien artean hibridazioak sortzeko asmoz, Errealitate Laborategia egin du. "Errealitate hedatua sortzeko eta esperimentatzeko espazio iragankorra da, bere ahalmen teknikoak eta adierazkorrak ikertzera bideratua", proposatu du. "Erretratu bakoitza formalizatzeko, artistak 3Dn eskaneatu, eta markatzaile batzuen bidez erakutsiko dira; horiek telefono mugikor edo tablet baten kamerarekin fokatzean, errealitate areagotuan ikusi ahal izango dira".
1 - 3
anepikaza.com
El segundo de equilibrio
Nola aukeratu autorrepresentazio-forma bat, gure errealitatea etengabe mugitzen ari denean? Egoera berrietara berregokitzen bizi gara ezinbestean, pertsonaletara, sozialetara eta lanekoetara. Ildo horretan, Zygmunt Bauman filosofo eta pentsalariak gure egungo garaiaren ezaugarriak deskribatu zituen: etorkizuna eta identitateak eraikitzeko genituen errealitate sendoak aspaldidanik dira likidoak, aldakorrak eta ezin iragarrizkoak.
Ingurune horri dagokionez sortzen da nire autorrepresentazioa, iraunkortasunetik edo errepresentazio bakarretik urrun. Horrela, mugimenduan den bizirauteko autorretratu zatikatua planteatzen dut.
Zatituta dago arte eta kulturaren munduari lotuta egiten ditudan lan ugariak direla-eta; mugimenduan dago, proiektu berri bakoitzak jakintza-plano horien elkargune berri bat egitea dakarrelako; eta bizirauteko da, artearekin eta kulturarekin zerikusia duen guztia, itxuraz, behin-behinekotasunarekin eta egonkortasun ezarekin lotuta dagoelako ezinbestean.
Planteatutako gailuak Nia irudikatzeko aukerak biderkatzen dituen gainazal poliedrikoa eskaintzen du, autorretratu figuratibo errealistenetik edo avatar bat sortzetik urrun, nire burua nola ikusi edo baloratu nahi dudan adierazteko. Zerikusi gehiago du oreka-segundo hori lortzeko nire alderdi anitzek euren artean eta nire ingurunearekin nola hitz egiten duten hausnartzeko ideiarekin.
oihanesanchezduro.com
Herborizar
RAEren definizioaren arabera, “herborizar” da landare basatiak biltzea, aztertzeko edo bildumak egiteko. Kontzeptu hori bera izenburu gisa duen piezak, Herborizar, aipatzen du osotasun konplexu bat osatzen duten zatiak disekzionatzeko eta zati ugaritan zatitzeko lan amaigabea, nahiz eta arriskua izan ekosistema baten zabaltasuna desitxuratzen duen erregistro txikia lortzeko. Pieza honen sorburu den erronkari erantzunez (errepresentazioa), neure buruari galdetzen diot zati zehatzak ikusarazteko metodoen iraungipenaz, garrantzi gutxiagokotzat jotzen diren zatiak alde batera uzten diren bitartean.
Berez erlazionala den ingurune batean, horrelakoa baita testuinguru artistikoa, belarrak biltzea biderkatze-keinu gisa aurkezten da, katalogazio-ekintza soil gisa baino gehiago. Gauzak horrela, belarrak biltzeko ideiak lotura edukiko luke ereitearekin, (bir)sortzearekin, eustearekin. Paisaian bizi diren espezieekin sinbiosi estuan ekoiztea (erlazioak).
Belarrak biltzea, hau da, lur bihurtzea, landare bihurtzea; kaktus edo emakume-kaktus bihurtzea, baina ez arantzengatik -oso aurkakoa eta indibidualizatua den inguru batera egokitzearen ondorioz sortuak-, baizik eta belarra biltzea nahastura gisa. Sorkuntzari datxezkion profilen aniztasunaren arteko eragin-trukearen ondoriozko birnahasketa gisa.
Belarrak biltzeak izaera horizontala du. Hedatu ahala, ainguratze- eta lotura-puntuak zabalduz alboetan hazten diren sustraiak eta zurtoinak bezala. Zuhaitz-egitura bat eraikitzeaz gain, belarrak biltzeak lotura du basamortuko gainazala berdatzen duen mantu edo sasitza bat haztearekin.
evabalmisa.wordpress.com
Síndrome de la impostora
Síndrome de la impostora piezak emakumeok jasaten dugun sindrome bat du hizpide: arlo profesionalean lortzen duguna zorionez -eta ez gure ahaleginagatik- lortzen dugula sentitzen dugunean sortzen dena. Sentitzen dugu “iruzurtiak” garela jakingo dutela eta ez dugula merezi lortu duguna.
Kosta egiten zait nire merituak eta esperientziak aipatzea, eta, nahiz eta jakin begizta hori guztia iruzurtiaren sindromea dela, ezin dut ihes egin. Ihes egin nahi dut eta barkamena eskatu, nirea ez den leku bat betetzen ausartzeagatik.
Sindrome hori arte-eremura eramanez, betetzen eta lantzen dugun espaziotik musak bezala ikusi gaituzte beti, ikuspegi maskulinotik eraiki eta onartutako objektu gisa. Eta begirada horretatik eraikitzeak sortzen du garena baino gutxiago garela sentitzea. Ba al dago aukerarik ordezkatuta eta errespetatuta sentitzeko moduko espazioak sortzeko? Gizonezkoen begiradatik eta boteretik eraiki den espazio batean egon nahi dut?
Piezan dikotomia hori azaltzen dut, etengabe espazio adierazgarriaren forma desberdinetatik ihes eginez, espazio horretan musa bat bezala egotea baztertuz, eta gizonek eraiki eta legitimatutako espazio batean egotea baztertuz.
Itxasodiaz.com
Tras el visor
Aspaldi erabaki nuen neure burua naizen bezala aurkeztea, ikus-entzunezko voyeur baten gisa. Gure portaerek eta eguneroko ekintzek osatzen dituzten xehetasun txikiak begiestea eta erregistratzea maite duen norbait.
Kameraren atzean gozatzea begiesteak ematen duen plazeraren sintoma saihestezina da, eta errepresentazio bihurtzen da edizio-programen timelineetatik igaro ondoren. Bizitzako istorioak, ikus-entzunezko erretratuak esaten diet, protagonisten identitatea eratzen duten zenbait alderdi irudikatzen dituzten mikrobideo horiek.
Behaketa funtsezko gailu gisa, hala sorkuntzarako, nola kultura-kudeaketarako: hainbat gairen inguruko ikus-entzunezko lanak ikustaraziko dituzten plataformak sortzea.
Az Reality Lab proiektuaren zati gisa nire jarduerak (nire burua) irudikatzeko, kameraren atzean, bisorearen atzean agertzeko proposamenaren aurrean, bazirudien behaketaren logika hori zegoela, zeina nire jakin-minaren ondorioa baita, nor garen, nondik gatozen, zertan aritzen garen, nola sentitzen garen edo etorkizunari nola heltzen diogun jakiteko eta islatzeko dudan kezkaren emaitza.
Bisorearen atzean dagoena ni naiz… zuen isla leial gisa.
saioaolmo.com
WOW
Kode eskaneagarri baten bidez zure burua aurkeztea. 3D irudi digital gisa agertzea. Emakume sortzaile gisa adieraztea. Hautemangarri, identifikagarri, ulergarri, onargarri, dezifragarri bihurtzea. Berriz huts egiteko aukera asko dituen saioa dela jakinda ere, saiatzea.
Praktika artistikoa ulertzen dut mundua atzematen saiatzeko erlaziorako gailu esperimentalen sorkuntza gisa. Hemen nago, errealitateak, testuinguruak, pertsonak, materialak eta subjektibitateak elkarri lotzeko tresna bat integratzen. Asmatzen dudan mekanismo ludiko bat da, eta haren bidez aurkitzen ditut kanpoko espazioa, espazio interstiziala eta barrukoa; iragana, oraina eta etorkizuna.
Entzumena arretazkoa da. Ikusmena anitza eta aldakorra da. Joanaren hitzez hitzeko komunikaziotik itzuleraren ez-hitzezko oroitzapenera doan ibilbidea marrazten duen beharrezko interjekzioa da “Wow”. Artearen magia hartzen duenarengan gerta dadin behar den uhin-luzera da.
Xuxurlatzea etorkizuna feminista izango dela edo ez dela izango.
Artista eta arte-irakaslea naiz UPV/EHUn, eta AZ Reality Laben ikuspegi feministarekin lotura duten proiektu artistiko kolektiboak egin ditut, hala nola: Optikak (hainbat emakumeren ikuspegiei buruzkoa), Wiki-historias (artearen historiak eraikitzea euskal testuinguruan, artisten eta bitartekarien testigantzetatik abiatuta), eta Susurrando el futuro (erantzunkidetasunari eta garaikideak ez diren belaunaldien arteko zaintzari buruzkoa. Informazio gehiago: susurrandoelfuturo.wordpress.com).