ERAKUSKETA
, TOPAKETA
ERAKUSKETA
Irailaren 16tik urriaren 3ra
AURKEZPENA
Irailaren 21etan, asteartea
ORDUA
18:00etan
DOKUMENTUA
Informazio-orria
"Inventario del rellano" Tipi Gara kooperatibak garatutako bitartekaritza-proiektua da. Parte hartzeko esplorazio batetik abiatzen da, entzuteko eta testuingurura hurbiltzeko beste modu batzuk aktibatzeko, inbentario multisentsorial kolektibo bat sortuz; beste kontakizun batzuk egiteko gonbita da, itxuraz hutsala denaren, oharkabean dagoenaren eta ikusten ez denaren inbentariotik abiatuta.
Partekatu:
Tailerrak
Esparru horren barruan, Tipi Gara-k hiruhileko honetan zehar hainbat tailer jarri ditu abian ikerketaren bidez alondegiaren inbentarioa lantzeko helburuarekin. Ibiltzeko, bidaiatzeko eta espazioarekin erlazionatzeko logikatik abiatuz eta gorputza eta arreta beste era eta modu batzuetan kokatuz, asmoa da ikusezina zentzumenen bidez bideratzea.
Azken tailerra ekainaren 29an, asteartea, izango da, eta aurreko saioetako emaitzetatik abiatuko den lan saio kolektiboa izango da. Doako sarrera, aldez aurretik izena emanda.
Erakusketa eta aurkezpena
Tipik azken hilabeteetan egin duen bitartekaritza-proiektuaren emaitza aurkezten du. Alhóndigako eskailera-burua aztertu du proiektuan, etxearen eta kanpoaldearen arteko tarte hori. "Testuingurua artikulatzen duten soinu- eta usaimen-elementuen eta elementu ukigarrien laginak entzutera eta biltzera atera gara. Hurbilketa horri beste leku batzuetatik ekin diogu, espedizio eta bilaketa arretatsu gisa, pasieraren lasaitasunetik. Prozesuaz gozatu dugu, galdera asko zabaldu baitira hiriarekin, auzoarekin, presentziekin, absentziekin, agerikoarekin eta orain arte guretzat ikusezina denarekin eta azpian dagoenarekin lotuta”, azaldu dute
Irailaren 16an irekiko dira erakusketaren ateak, Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible (Eskailera-buruaren inbentarioa. Ikusezinaren inbentarioa) gorpuztuko duen gailua, Tipik gidatutako esplorazio kolektiboaren prozesua. Lagin honen bidez, aurkikuntzak partekatu eta mahai gainean jarriko dituzte, eguneroko testuinguruko beste kontakizun bat artikulatu nahian.
Programa irailaren 21ean amaituko da, aurkezpen ireki batekin; eta bertan hizketan arituko dira Tipiren ordezkariak, Adolfo Estalella (Xcol plataformakoa) eta Sara Álvarez (Archivo Lacianiego-koa). Zentrorako bitartekaritza-proposamena planteatzeko taldeak inspirazio gisa izan dituen ibilbidea, ikuspegiak eta egiteko moduak partekatuko dituzte.
Erakusketa
Aurkezpena
Tipi diziplina anitzeko kooperatiba da, eraldaketa sozialerako proiektuak garatzen dituena. Tipin ikertu egiten dute, besteekin nahasten dira eta esperimentatu egiten dute gure eguneroko bizitza eraldatu eta bizi dugun oraina modu parte-hartzailean hobetzeko, ideia, metodologia eta egiteko modu berriak erabiliz.